EITB TALDEA
Audientzia
EITBko irratiek 344.000 entzule lortu dituzte EGMren urteko bigarren neurtaldian
EITB
Asteazken honetan eman dira ezagutzera Estudio General de Mediosen urteko bigarren neurketaren emaitzak.
-
EITB irratiak
EITBko irrati taldeak (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea eta EITB Musika), oro har, 344.000 entzuleko audientzia du astelehenetik ostiralera bitartean, EAEn eta eragin esparruan, asteazken honetan, uztailak 2, ezagutzera eman den EGMren urteko bigarren neurketaren arabera.
Radio Euskadik 131.000 entzule ditu, eta Radio Vitoriak 54.000 entzuleko marka historikoa lortu du.
Halaber, Euskadi Irratiak 81.000 entzule lortu ditu, EGMren bigarren neurketa argitaratu berriaren arabera, eta Gazteak 44.000 entzule, batez beste. EITB Musikarekin, bestalde, 34.000 entzulek egiten dute bat.