EITB TALDEA
Fikzio seriatua
'Formatu txikiak, Talentu berriak' deialdiko "Lehen Aldiz" fikziozko miniseriaren filmaketak hasi dira
EITB
Orio Produkzioak ekoiztetxearen eskutik, Jone Arriola elgoibartarrak sortutako eta zuzendutako lau ataleko telesaila da.
-
Jone Arriola
Euskarazko fikzio seriatua indartzeko EITBk 2025ean egindako apustua da Formatu txikiak, Talentu berriak. Deialdi honetako hurrengo telesailaren filmaketarekin hasi dira aste honetan bertan, Igorren: Jone Arriolak zuzenduko duen "Lehen Aldiz", urte amaieran PRIMERAN plataforman ikusgai egotea espero den lana.
2023an Dena asmatuta dago bere lehenengo fikziozko film laburra aurkeztu zuen Jone Arriolak Zinebi Nazioarteko Jaialdian; eta, ondoren, Lekeitioko Zine Bileran Urrezko Antzarra irabazi zuen. Hor konpon izan zen bere bigarren film laburra. Bi lanak PRIMERANen bertan ditugu ikusgai.
Filmaketaren irudia
Oraingoan, fikzio seriatura salto egin du zuzendariak. Atal bakoitzean bi pertsonek topo egingo dute espazio ezberdin batean eta beraien artean lehen bizipen bat gertatuko da, lehen aldi bat. "Egunero egiten dugu jendearekin topo, jende ezagun zein ezezagunekin. Askotan ez gara ohartzen ere elkartzen garen jendearekin batzuetan lehen aldiko topaketa edo lehen aldiko bizipen bat gertatzen ari dela. Bizitzaren parentesi txiki hau izango da "Lehen Aldiz" telesailaren xarma, protagonistek lehen aldiko topaketa eta bizipena izango dute, berria eta naturala, bizitza den bezalakoa", Arriolaren esanetan.
Orio Produkzioak ari da "Lehen Aldiz" ekoizten, eta ondorengo aktoreek parte hartuko dute telesailean: Nerea Mazo, Xabier Elizalde, Aiora Enparantza, Mikel Kaye, Xanti Agirrezabala, Kimetz Etxabe, Sara Nieto eta Amets Arbelegui.

