Itxi

EITB TALDEA

ADIERAZPENAK

Maite Iturberen hitzak Iñaki Azkunaren heriotzaren aurrean

Maite Iturbek adierazi duenez, "oso hurbil eta laguntzeko prest izan dugu beti Iñaki Azkuna alkatea EiTBn".

"EiTBtik ere gure agur eta dolumina agertu nahi dugu Iñaki Azkunaren heriotzaren aurrean. Oso hurbil izan dugu beti Iñaki Azkuna alkatea EiTBn: gure hedabideetan parte hartzeko eta laguntzeko beti prest. Bilboko egoitza honetara etortzeko bidea zabaldu eta laguntza handia eskaini zigun. Une zailetan ere, ETAren atentatua jasan genuenean, gure artean izan zen EiTB isildu ez zedin. Karisma handiko alkatea izan da".