Itxi

EITB TALDEA

Hitzarmena

EiTB, aurten ere ikastolen jaietan

Euskal Irrati Telebistak eta Ikastolen Konfederazioak hitzarmena berritu dute.

  • Maite Iturbe (EiTBko zuzendari nagusia) eta Koldo Tellitu (Ikastolen Konfederazioko presidentea)

    Maite Iturbe (EiTBko zuzendari nagusia) eta Koldo Tellitu (Ikastolen Konfederazioko presidentea)

Euskal Irrati Telebistak eta Ikastolen Konfederazioak lankidetza hitzarmena berritu dute asteazken honetan, apirilaren 30ean. Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusiak eta Koldo Tellitu Ikastolen Konfederazioko presidenteak sinatu duten itunaren arabera, aurten ere ikastolen jaietan egongo da EiTB.

EiTBk bere hedabideetan jaia iragartzeko egingo diren bideoklipak zabalduko ditu beste behin ere. Halaber, Herri Urrats, Ibilaldia, Araba Euskaraz, Kilometroak eta Nafarroa Oinez jaialdietan jarritako gunetik emango dute berri EiTBko irratiek. Horrez gain, ETBko albistegiak ikastolen jaietan bertan izango dira jazotzen den guztia kontatzeko.

Lehenengo jaia Herri Urrats izango da, maiatzaren 11n, Senpereko lakuan. Ondoren, Ibilaldia, ekainaren 1ean, Gernikan; Araba Euskaraz ekainaren 15ean, La Puebla de Labarcan; Kilometroak urriaren 5ean, Orion; eta Nafarroa Oinez urriaren 15ean, Zangotzan.