Itxi

EITB TALDEA

Lan-poltsa

EiTB Irrati Taldeko Lan-poltsaren antolamendu berria

ERREDAKZIOA

EiTB Taldea

Aldaketa hau 2017ko otsailaren 20tik aurrera indarrean egongo da eta erredaktore-esatariengan bakarrik du eragina.

EiTBko Irrati Taldearen Zuzendaritzak eta Zentroen arteko Batzordeak, irratien Lan-poltsa osatzeko orainarte indarrean egon den zerrenda antolamendua aldatzea adostu zuten, urtarrilaren 30ean egindako azkeneko bileran.

Aldaketa horrek erredaktore-esatariengan bakarrik du eragina; emisio teknikarien eta mantenimendu teknikarien zerrendek ez dute aldaketarik izango eta, beraz, orainarteko antolamenduari eutsiko diote.

Horren ondorioz, 2017ko otsailaren 20tik aurrera, erantsitako dokumentuan zehaztuta dagoen moduan antolatuko da Lan-poltsa.

 

Erantsitako prozedura:

EiTB Irrati Taldeko Lan-poltsaren antolamendu berria.pdf