Itxi

EITB TALDEA

EiTB BEKAK

Bekadunak hautatzeko probak, EiTBn

Unibertsitateko ikasleak hautatzeko proben datak argitaratu ditu EiTBk. EHUko, Deustuko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko ikasleei zuzenduta dago deialdia.

  • EiTB bekak

    EiTB bekak

Euskal Irrati Telebistak bekadunak hautatzeko probak egingo ditu maiatzean eta ekainean, datorren ikasturtean prestakuntza praktikoa EiTBn egingo duten ikasleak aukeratzeko. Probak EiTBren Bilboko egoitzan izango dira.

Honako hauek dira bekadunak hautatzeko azterketen datak:

- eitb.eus: 2018/05/15 - 14:00etan

- ETB Errealizazioa eta ETB Grafismoa (probak komunak izango dira): 2018/05/17 - 09:30ean

- ETB Albistegiak eta ETB Kirolak (probak komunak izango dira): 2018/06/04 - 08:30ean

- Irratiak: 2018/06/05 - 15:30ean

- ETB Artxibo: 2018/06/06 - 10:00etan

- EiTB Publizitatea - 2018/06/06 - 10:00etan

Laster argitaratuko ditugu deitutako ikasleen zerrendak.

Oharra: Ezinbestekoa da Nortasun Agiria ekartzea.