Itxi

EITB TALDEA

EiTBn bekadunak hautatzeko proben zerrendak

Unibertsitateko ikasleak hautatzeko proben datak eta zerrendak argitaratu ditu EiTBk. EHUko, Deustuko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko ikasleei zuzenduta dago deialdia.

  • EiTB bekak

    EiTB bekak

Euskal Irrati Telebistak bekadunak hautatzeko probak egingo ditu maiatzean eta ekainean, 2018-2019 ikasturtean prestakuntza praktikoa EiTBn egingo duten ikasleak aukeratzeko. Albiste honetan ikus daitezke deitutakoen zerrendak. Proba guztiak EiTBren Bilboko egoitzan izango dira.

Honako hauek dira bekadunak hautatzeko azterketen datak:

- eitb.eus: 2018/05/15 - 14:00etan

- ETB Errealizazioa eta ETB Grafismoa (probak komunak izango dira): 2018/05/17 - 09:30ean

- ETB Albistegiak eta ETB Kirolak (probak komunak izango dira): 2018/06/04 - 08:30ean

- Irratiak: 2018/06/05 - 15:30ean

- EiTB Publizitatea - 2018/06/06 - 10:00etan

Oharra: Ezinbestekoa da Nortasun Agiria ekartzea.