Publizitatea
Itxi

2018/05/15

10:10

EITB TALDEA

‘Puntu koma’

4K teknologia erabiliz euskaraz eginiko lehen telesaila, laster EiTBn

eitb.eus

Maialen Sorzabalberek eta Amaia Rojok egingo dute ‘Puntu koma’, ospitale bateko logela batean girotuta.

  • Maialen Sortzabalbere eta Amaia Rojo dira telesailaren sortzaileak

    Maialen Sortzabalbere eta Amaia Rojo dira telesailaren sortzaileak

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Maialen Sorzabalberek eta Amaia Rojok prest dute ia dena 'Puntu koma', 4K teknologiarekin (ultradefinizioa) euskaraz egingo den lehenengo telesail digitala, filmatzen hasteko.

Next Station ikus-entzunezko plataformaren lehiaketaren irabazleak dira zuzendariak, eta EiTBn eta Interneten eskainiko da telesaila, zortzi minutuko sei kapitulutan, eskariaren araberako entretenimenduaren (VOD) sektorean espezializatutako zenbait jaialditan aurkeztu aurretik.

Aditu talde batek eta ikus-entzuleek sare sozialen bitartez eman dituzten botoen bidez aukeratutako telesail irabazlea ospitale bateko logelan dago girotuta. Koman dauden lau pertsonaren senideak, bikote gor-mutua, bikote ijitoa, bi amak osatzen duten bikotea eta aurreiritziz betetako 65 urteko emakume tradizional bat elkarrekin bizi dira bertan, nahitaez.

Gorka Garciak eta Itziar Azpeitiak (ETB) eta Jokin Etcheverria, Diego Urruchi eta Elbio Nielsen Next Stationen sortzaileek osatutako epaimahaiak gidoiaren originaltasuna azpimarratu du: "Suspensea izateaz gain, gizarte mailako eztabaida zabaltzen du, eta lengoaia bikoitz hori da, hain zuzen ere, serieari indarra ematen diona".

Sorzabalbere eta Rojo, biak ere 1996an jaiotako donostiarrak, Zuzenbide eta Komunikazio gradu bikoitzeko eta Historiako ikasleak dira, hurrenez hurren, eta bietako batek ere ez du esperientziarik aurretik ikus-entzunezko medioetan.

Sorzabalberek eta Rojok egonaldi intentsiboa egingo dute gaurtik, maiatzak 14, aurrera, lehiaketaren irabazle gisa, 2DEOn, Donostiako Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan sortu den euskarazko ikus-entzunezko edukiak sortzeko laborategi berrian.

Han, telesailaren gidoiari azken ukituak emango dizkiote, gidoilari eta zuzendari profesionalen (Joanes Urkixo eta Izaskun Arandia) eta Nex Stationen hiru bultzatzaileekin batera.

Grabatu ondoren, 'Puntu koma' saila EiTBn eta Interneten eskainiko da, baita web-serieen jaialdi nagusietan ere, Bilbao SeriesLand-en, adibidez. Horrez gain, nazioarteko jaialdietara eta azoketara ere eramango dute, eta eskariaren araberako entretenimendu (VOD) plataformei aurkeztuko diete, HBO edo Netflix-i, besteak beste.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Kultura
  • EITB
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena