telebista
Audientzia
418.000 lagunek jarraitu zuten 'El Conquistador del Fin del Mundo'
A.E.
EITB
Reality-aren bigarren atalak %17,1eko audientzia tartea eskuratu zuen.
''El Conquistador del Fin del Mundo''ren bigarren atalarekin uneren batean 418.000 lagunek egin zuten bat atzo ETB-2n. Julian Iantzik aurkezten duen reality-ak %17,1eko audientzia zatia eskuratu zuen, %7,7ko rating-a eta 188.000 lagunek ikusi zuten bataz beste EAEn eta eragin esparruan.
Joan zen astean ekin zio bideari ''El Conquistador del Fin del Mundo'' saioak oihartzun handiarekin. Pumas, Condores eta Guanacos hiru taldeen nobedadearekin jarri zen abian lehiaketa. Bigarren atalaren emaitzak erakusten du ikusminak gora egin duela, audientzia puntu batean igoz.
3.943 lagunek ikusi zuten eitb.com-en
Halaber, streaming bidez 3.943 lagunek ikusi zuten eitb.com-en webgunean ''El Conquistador del Fin del Mundo''ren emanaldia. Atzokoan, halaber, ''El Conquis''en webak 160.000 orrialde ikusi izan zituen.
Saioa abian jarri denetik, 859.937 orrialde ikusien marka eskuratu du eitb.com-en dagoen web orrialde honek. Bisita gehien izan zuen eguna urtarrilaren 10a izan zen; 383.678 orrialde ikusi ziren egun horretan.