Itxi

EITB TALDEA

Audientzia

Zurekin gehiagora goaz

EITB

EiTB taldeko hedabideak (irratia, telebista eta internet) nabarmen hazi dira 2018 urtean.

0:20

EiTB taldeko hedabideak nabarmen hazi dira 2018 urtean eta telebistak, irratiak eta internetek audientzia datu bikainekin itxi dute urtea.

Telebistari dagokionez, ETBko bi kanal nagusiek euren datuak hobetu dituzte 2018an. ETB1ek % 2,2ko audientzia zatia lortu du, 2017an baino bi hamarren gehiago, eta 2010etik izan duen daturik onena eskuratu du. ETB2k goranzko joerari eusten dio: % 8,3ko kuota izan du 2018an, aurreko urtean baino puntu erdi gehiago.

Halaber, ETBko albistegiek lidergoari eutsi diote 2018an. % 20,1eko kuotarekin, Euskal Telebistako albistegiek sei urteko lidergoa kateatu dute etenik gabe.

EiTBko irrati taldea ere (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Gaztea, Radio Vitoria eta EiTB Musika) oso sendo dago eta inoizko daturik onenak lortu ditu: 525.000 entzule astegunetan Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan.


2018a inoizko urterik onena izan da eitb.eus atariarentzat: 150.000 erabiltzaile bakar baino gehiago izan ditu egunean batez beste, eta ia 3.500.000 jarraitzaile hilean. 2017ko datuekin alderatuta % 15 hazi da.


Datuak: Kantar Media, CIES eta Google Analytics/OJD Interactiva