Publizitatea
Itxi

2019/06/13

13:37

EITB TALDEA

Datuak

Historiako audientzia daturik onena izan du eitb.eus atariak maiatzean

EITB.EUS

OJD Interactiva enpresak ikuskatutako datuen arabera, EiTBren atariak inoizko markarik onena lortu du maiatzean, ia 6 milioi erabiltzaile bakar izan baititu.

  • Pello Bilbao Giro etapa bateko garaile.

    Pello Bilbaok Giroko bi etapa irabazi ditu. EiTBren bideo batetik ateratako argazkia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

EiTB Taldearen albiste eta entretenimendu atariak 22 urtetik gorako historian izan duen daturik onena lortu du maiatzean, OJD Interactivak ikuskatutako datuen arabera.

Hain zuzen ere, 5.859.700 erabiltzaile bakar izan ditu hilabete osoan, batez beste 260.656 egunean, hilero dozenaka atariren datuak bilduz kaleratzen den txostenaren arabera.

Horrela, eitb.eus-ek orain arteko erregistrorik onena hobetu du, 2019ko martxokoa; 5.547.021 erabiltzaile bakar lortu zituen orduan.

Albisteak, hauteskundeak, Giroa eta “El Conquistador del Pacífico”

Maiatzean gehien irakurri diren edukiak albisteak izan dira beste behin ere. Udal, foru eta Europako hauteskundeen deialdiak jarraipen zabala izan du, 300.000 erabiltzaile bakarrek baino gehiagok ikusi baitituzte horrekin lortutako edukiak. Nazioarteko edukiek ere emaitza ona izan dute, Venezuelako gertakarien eta maiatzaren 26an Perun izandako lurrikararen berri ematen zutenek, esate baterako. Gertuago, maiatzaren 19an Donostialdean izandako uholdeak nabarmendu dira.

Richard Carapazek irabazi eta Mikel Landaren eta Pello Bilbaoren maila ona erakutsi duen Italiako Giroaren aurtengo edizioak ere eitb.eus-eko erabiltzaileen onespena jaso du. Etapen zuzeneko emanaldiek batez beste 45.900 erabiltzaile bakar izan dituzte egunero. Guztira, milioi erdi erabiltzaile bakar baino gehiagok egin dute Giroaren jarraipena eitb.eus baliatuz.

Telebistari dagokionez, ETB2ko “El Conquistador del Pacífico” saioarekin eta ETB2ko debatearekin lotutako tarteak eta edukiak izan dira ikusienak.

Irratia atalean, milaka lagunek jarraitu dituzte EiTB Taldeko irratiek (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea eta EiTB Musika) streaming bidez zuzenean egiten dituzten emanaldiak, weba, EiTBren aplikazioa zein Gaztearen aplikazioa erabiliz. Jarraitzaile gazteenei dagokienez, Hiru3 atariak bisita-kopurua handitu du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena