Itxi

EITB TALDEA

Audientzia

386.000 entzule EiTBko irratientzat, EGMren urteko hirugarren neurtaldiaren arabera

EiTB

Euskadi Irratiak 72.000 entzule ditu, urteko bigarren neurketan baino 12.000 entzule gehiago.

  • EiTB taldeko irratiak.

    EiTB taldeko irratiak. Irudia: EiTB

EiTBko irrati multzoak (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea eta EiTB Musika), oro har, 386.000 entzuleko audientzia du astegunetan EAEn eta eragin esparruan. Estudio General de Mediosek asteazken honetan (azaroaren 27an) eman ditu jakitera 2019ko hirugarren neurketaren emaitzak. 

Euskarazko irratiei dagokienez, Euskadi Irratiak 72.000 entzule ditu, urteko bigarren neurketan baino 12.000 entzule gehiago. Gaztea ere hazi egin da, 64.000tik 82.000 entzulera. Ildo beretik EiTB Musika 8.000 entzule izatetik 28.000 izatera pasa da, EGMk asteazken honetan argitaratutako datuen arabera. 

Gaztelerazkoei dagokienez, Radio Euskadik 186.000 entzule ditu, igoera nabarmena izan du aurreko EGMren neurketarekin alderatuta, 57.000 entzule irabaziz. Orobat, Radio Vitoria EiTB taldeko irrati arabarrak 18.000 entzule eskuratu ditu. 

1.217.000 ikusle eta entzule, EiTB taldearentzat 

EiTB taldeak, irratia eta telebista batuta, astelehenetik igandera, 1.217.000  ikusle eta entzule lortu ditu EGMren arabera. ETBrekin 884.000 ikus-entzulek egiten dute bat. 

Estudio General de Mediosek hiru neurtaldi egiten ditu urtean. Elkarrizketa pertsonal eta telefono deien bidez neurtzen ditu hedabide guztiek duten jarraitzaile kopurua.