Itxi

EITB TALDEA

EiTB Bekak

Bekadunak hautatzeko probetarako zerrendak, EiTBn

Bekadunak hautatzeko proben datak eta zerrendak argitaratu ditu EiTBk.

EiTBko Bekak EHUko, Deustuko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko ikasleei zuzenduta daude.

2020ko otsailean, Euskal Irrati Telebistak 10 bekadun hautatzeko probak egingo ditu 2020ko otsaila-ekaina aldirako. Bekadunek prestakuntza praktikoa egingo dute EiTBn, ETB-Kirolak sailean edo Eusko Irratiko irratietan.

Erantsitako zerrendetan, proba bakoitzerako onartutako eta deitutako ikasleak kontsulta daitezke. Guztiak Bilboko egoitzan egingo dira.

 

 Hauek dira bekadunak hautatzeko proben datak eta ordutegiak:

 - Euskara proba: 2020/02/03 - 11:00 – 12:00

 - Eusko Irratia (Emisoreen Erredakzioa): 2020/02/04 - 11:00 – 13:00

 - Euskal Telebista (Kirolak): 2020/02/05 - 10:00 – 12:00

 

 Oharra: ezinbestekoa da NANarekin joatea.