Itxi

EITB TALDEA

Audientzia

398.000 entzule EiTBko irratientzat, EGMren urteko lehenengo neurtaldiaren arabera

EiTB

208.000 entzule ditu Radio Euskadik eta 91.000 entzule Euskadi Irratiak, astelehenetik ostiralera.

  • EiTB Irrati Taldea

    EiTB Irrati Taldea

EiTBko irrati taldeak (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea eta EiTB Musika), oro har, 398.000 entzuleko audientzia du astelehenetik ostiralera bitartean, EAEn eta eragin esparruan. EGM Estudio General de Mediosek astelehen honetan (apirilaren 6a) eman ditu jakitera 2020ko lehenengo neurketaren emaitzak. Urte amaierako emaitzekin alderatuta, orotara, 60.000 entzule irabazi ditu EiTBko irrati taldeak. 

Euskarazko irratien artean, Euskadi Irratiak gora egin du, 91.000 entzule baititu astelehenetik ostiralera, eta Gazteak, 44.000. EiTB Musikak, berebat, gora egin du eta 29.000 entzule erdietsi ditu astegunetan.

Gaztelaniazko irratiei dagokienez, Radio Euskadik 208.000 entzule eskuratu ditu, azken zazpi urte hauetan izan duen daturik hoberena, hain zuzen ere. Radio Vitoriak, berriz, 26.000 entzule ditu astelehenetik ostiralera. Igoera nabarmena izan dute bi irratiok iazko emaitzekin alderatuta. 

1.004.000 ikusle eta entzule, EiTB Taldearentzat 

EiTB Taldeak, irratia eta telebista batuta, 1.004.000 ikusle eta entzule lortu ditu astelehenetik igandera, EGMren arabera. 635.000 lagunek jarraitzen dute egunero ETB.