Itxi

EITB TALDEA

Lan poltsa

Eduki digitalen teknikaria: onartuen behin-behineko zerrenda

EITB Taldea

EiTBk eduki digitaletako teknikari postuko lan-poltsarako probetarako onartuen behin-behineko zerrenda argitaratu du.

EiTBNet negozio-unitatearen lan-poltsako probetarako onartutakoen behin-behineko zerrenda argitaratu du EITBk. Argitalpen horri bi dokumentu erantsi zaizkio; alde batetik, azterketarako onartutakoen behin-behineko zerrenda, eta, bestetik, ez onartzeko arrazoien legenda, eta, hala badagokio, zuzentzeko eta onartuak izateko entregatu behar den dokumentazioa.

Formularioa bete ez dutelako identifikazio-koderik ez duten pertsonak ez dira onartuen zerrendan sartuko, Datu Pertsonalak Babesteko 1/2018 Legearen arabera, ezin baita datu pertsonalik argitaratu. Beraz, ez onartutzat joko dira, eta ez dute zuzenketarik egiteko aukerarik izango.

 

Erreklamazioak aurkezteko eta/edo zuzenketak bidaltzeko epea 3 lan egunekoa da, behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hau da, 2020/12/22tik 2020/12/24ra arte, biak barne. Erreklamazioak eta zuzenketa-agiriak posta elektronikoz bidali beharko dira hautaketa@eitb.eus  helbidera. Ez da onartuko beste edozein bidetatik bidalitako dokumentaziorik.

 

Era berean, kronograma orientagarri bat argitaratzen da, egin beharreko proben datak, erreklamazioak egiteko epeak eta emaitzen publikazioen egunak jasotzen dituena. Data horiek orientagarriak dira eta beraz, aldaketak izan ditzakete.

 

Laster argitaratuko da egin beharreko proba bakoitzaren deialdia, leku eta ordu zehatza ezarriz, baita dagokion gainerako informazioa ere.

Honako dokumentu hauek atxikitzen dira:

- Azterketara onartutakoen behin-behineko zerrenda.

- Ez onartzeko arrazoien legendak.

- Kronograma orientagarria

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB