Itxi

EITB TALDEA

lan poltsa

Eduki digitalen teknikarirako proba praktikoaren deialdia

eitb taldea

EITBk argitara eman du eduki digitalen teknikariaren lanpostua betetzeko lan-poltsarako proba praktikoaren deialdia.

EITBk eduki digitalen teknikariaren lan-poltsarako proba praktikoa egitera deitzen ditu 2021eko urtarrilaren 19an argitaraturiko behin-behineko emaitzen arabera proba teorikoa eta euskara eta gaztelania probak gaindituta dauzkaten hautagaiei.

Aipaturiko hiru probetako behin betiko emaitzak argitaratutakoan, proba praktikora deitutako hautagaien zerrenda argitaratuko da.

Eguna: 2021eko urtarrilaren 30ean

Ordua: 9.00etatik 16.00etara

Lekua: Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Fakultatean izango da, 00 eta 03 zenbakiko multimedia-geletan (Mikel Laboa plazan) https://www.ehu.eus/eu/web/gizarte-komunikazio-zientzien-fakultatea/home    

Sarrera proba baino 15 minutu lehenago izango da. Puntualtasuna eskatzen da, berandu iristen direnei ez baitzaie azterketa egitera sartzen utziko.

Nahitaezkoa izango da deitutako pertsona nortasun agiri ofizial baten bidez identifikatzea (NAN, gidabaimena edo pasaportea); horrez gain, erregistratzeko prozesuan esleitu zitzaien kodea ekarri beharko dute. Kode hori prozesu osoan zehar erabiliko da hautagaia identifikatzeko eta probak zuzentzean anonimotasuna gordetzeko.

Proban zehar, covidaren aurkako protokoloko segurtasun-neurri guztiak beteko dira. Dena dela, indarrean sar daitezkeen murriztapen berriengatik deialdian aldaketaren bat egin behar bada, dagokion unean eta moduan jakinaraziko da.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB