Itxi

EITB TALDEA

lan poltsa

Behin-betiko emaitzak proba teorikoan eta euskara eta gaztelania probetan

eitb taldea

EITBk argitaratu egin ditu proba teorikoaren eta euskara eta gaztelania proben behin-betiko emaitzak, baita proba praktikorako deitutako zerrenda ere.

EITBk argitara eman ditu eduki digitalen teknikariaren lanpostua betetzeko lan-poltsarako proba teorikoaren eta euskara eta gaztelania proben behin-betiko emaitzak, baita proba praktikora deitutakoen zerrenda ere.

Eguna: 2021eko urtarrilaren 30ean

Ordua:

-          Albiste bat idaztea                                         09:00 - 11:00

-          Bideo bat editatzea                                        11:15 - 12:45

-          Audio bat editatzea                                       13:15 - 14:45

-          Albistea sare sozialetan zabaltzea                   15:00 - 16:00

Lekua: Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Fakultatean, Mikel Laboa Plazan, 00 eta 03 zenbakiko multimedia-geletan. https://www.ehu.eus/eu/web/gizarte-komunikazio-zientzien-fakultatea/home

Sarrera-proba baino 15 minutu lehenago izango da. Puntualtasuna eskatzen da, berandu iristen direnei ez baitzaie azterketa egitera sartzen utziko.

Nahitaezkoa izango da deitutako pertsona nortasun agiri ofizial baten bidez identifikatzea (NAN, gidabaimena edo pasaportea); horrez gain, erregistratzeko prozesuan esleitu zitzaien kodea ekarri beharko dute. Kode hori prozesu osoan zehar erabiliko da hautagaia identifikatzeko eta probak zuzentzean anonimotasuna gordetzeko.

Proban zehar, covidaren aurkako protokoloko segurtasun-neurri guztiak beteko dira. Dena dela, indarrean sar daitezkeen murriztapen berriengatik deialdian aldaketaren bat egin behar bada, dagokion unean eta moduan jakinaraziko da. Gainera, hautaketa@eitb.eus helbide elektronikotik, egiaztagiri bat bidaliko zaie probetara deitutako guztiei, joan-etorria egin ahal izan dezaten.

Honako dokumentazioa erantsi da:

-Proba teorikoaren eta euskara eta gaztelania proben behin-betiko emaitzak

-Proba praktikorako deitutako zerrenda

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB Taldea