Itxi

EITB TALDEA

EITBko Kontabilitate eta Finantza burua hautatzeko prozesua

EITB Taldea

ElTBk Kontabilitate eta Finantza buru bat hautatzeko prozesua hasi du. Pertsona hori Finantza Zuzendaritzaren mende egongo da, eta Bilboko egoitzan lan egingo du. 

Finantza Zuzendaritzaren mende, eragiketen kontabilitate-erregistroa kudeatzeaz, gainbegiratzeaz eta koordinatzeaz arduratuko da, bai eta banakako eta kontsolidatutako kontabilitate-egoerak, zerga-likidazioak eta diruzaintza kudeatzeaz/gainbegiratzeaz ere. Horrez gain, ziurtatuko du kontabilitate-informazioa modu fidagarrian eta sendoan erregistratzen dela, bai eta, bere ardurapeko taldearekin batera, bere arloari lotutako prozesuak gauzatzean hobekuntzak gainbegiratzen eta ezartzen direla ere.

Lanpostuaren profila goi-mailako unibertsitate-titulua (Ekonomia edo Enpresa Zientzietako lizentziatura, ADE gradua, etab.) duen pertsona bati dagokio, eta ekonomiaren eta finantzen arloko graduondoko ikasketak edo master osagarriak baloratuko dira. Euskara-maila ona izan beharko du, eta gutxienez 5 urteko esperientzia auditoretzan eta/edo ekonomia- eta finantza-arloko eginkizunetan, beste erakunde batzuetan. MS Officeren ezagutza aurreratuak behar dira, hainbat ERP sistemak ezagutzea eta Business Intelligence tresnak erabiltzen esperientzia izatea. Ingeleseko ezagutzak baloratuko dira.

Proiektu profesional erakargarri batean berehala sartzea eskaintzen da, eta posizioaren erantzukizunarekin bat datorren ordainsari lehiakor bat.

Bidali curriculuma, 5.951 erref. adierazita, webgune honen bidez:

www.campo-ochandiano.com