Itxi

EITB TALDEA

Lan poltsa

Eduki Digitalen teknikariaren lan-poltsarako proba praktikoaren emaitzak

EiTB Taldea

EITBk argitara eman ditu proba praktikoaren behin-betiko emaitzak, bai datorren otsailaren 23ko ingeleseko probarako deitutakoen zerrenda ere.

EITBk argitara eman ditu Eduki Digitalen teknikariaren lanpostua betetzeko lan-poltsarako proba praktikoaren behin-betiko emaitzak, baita ingeleseko probarako deitutakoen zerrenda ere.

Eguna: 2021eko otsailaren 23an

Ordua: 09.00 - 11.30

Lekua: EITBren egoitzan (Basurtuko Kaputxinoak 2, 48013 Bilbo)

Sarrera proba baino 15 minutu lehenago izango da. Puntualtasuna eskatzen da, berandu iristen direnei ez baitzaie azterketa egitera sartzen utziko. Nahitaezkoa izango da deitutako pertsona nortasun agiri ofizial batekin identifikatzea (NANarekin, gidabaimenarekin edo pasaportearekin); horrez gain, erregistratzeko prozesuan esleitu zitzaien kodea ekarri beharko dute. Kode hori prozesu osoan zehar erabiliko da hautagaia identifikatzeko eta probak zuzentzean anonimotasuna gordetzeko.

Eusko Jaurlaritzak zehaztutako mugikortasuna murrizteko neurriak direla eta, deitutako guztiei ziurtagiria bidaliko zaie hauataketa@eitb.eus helbidetik probaren egunean bidaiatu ahal izateko. Proban zehar, covidaren aurkako protokoloko segurtasun-neurri guztiak beteko dira. Dena dela, indarrean sar daitezkeen murriztapen berriengatik deialdian aldaketaren bat egin behar bada, dagokion unean eta moduan jakinaraziko da.

 

Honako dokumentazioa erantsi da:

-Proba praktikoen behin-betiko emaitzak

-Ingeleseko probarako deitutakoen zerrenda

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB Taldea