Itxi

EITB TALDEA

Bilboko Liburu Azoka

Uxue Alberdi eta June Fernandezekin solasaldia, Goizalde Landabasok gidatuta, gaur

EITB Media

'Kazetaritza eta literatura gurutzatzen diren kantoian' solasaldia 19:00etan izango da Bilboko Areatzan.

  • Goizalde Landabaso Radio Euskadiko kazetaria

    Goizalde Landabaso Radio Euskadiko kazetaria. Argazkia: EITB Media

Gaur arratsaldean, ekainak 7, Bilboko Liburu Azokaren barruan, Radio Euskadiko Goizalde Landabaso kazetariak Kazetaritza eta literatura gurutzatzen diren kantoian solasaldia gidatuko du Uxue Alberdi eta June Fernandez kazetariekin. Ekimena Bilboko Areatzan izango da 19:00etan.

Uxue Alberdi (Elgoibar, 1984) bertsolari eta idazleak Kazetaritza ikasi zuen Bilbon eta hainbat hedabideetan aritu da lanean. 2007an argitaratu zuen bere lehen liburua, Aulki bat elurretan ipuin-liburua, eta 2009an Aulki jokoa eleberria atera zuen. Haren atzetik etorri dira, besteak beste, Euli-giro (2013), Jenisjoplin (2017), Kontrako eztarritik (2019) eta Dendaostekoak (2020).

June Fernandezek (Bilbo, 1984) ere Kazetaritza ikasi zuen Bilbon eta Pikara Magazine Aldizkari digital feministaren abiarazle eta koordinatzailetako bat da. Argia aldizkarian iritzi zutabea du astero eta beste komunikabide kritikoekin kolaborazioak egiten ditu.