Itxi

EITB TALDEA

Bidebarrietan

Félix Linares Jose Ignacio Ceberio, Manuel Septien Ortiz eta Pablo Barriorekin, gaur

EITB Media

EITBko aurkezle eta kazetariak hiru idazle hauen literatur lanen aurkezpena gidatuko du Bilboko Bidebarrieta Kulturguneko liburutegian asteazken arratsaldean.

  • Félix Linares Bidebarrietako Kulturguneko aurkezpenean

    Félix Linares Bidebarrietako Kulturguneko aurkezpenean

Aurtengo Bilboko Liburu Azokaren baitan, Bidebarrieta Kulturguneak hiru literatur lanen aurkezpena eskainiko du gaur arratsaldean, ekainaren 9an. Jose Ignacio Cebeiro, Manuel Septien Ortiz eta Pablo Barrio idazleek Los collares eléctricos, Las dos vidas de Martín de Munibe eta El sitio del fin del mundo aurkeztuko dituzte, hurrenez hurren. Félix Linares EITBko aurkezle eta kazetariak gidatuko du ekitaldia 19:00etatik aurrera.

Los collares eléctricos (José Ignacio Ceberio)

Los collares eléctricos umore melankolikoaz idatzitako eleberria da, "agian protagonistak umorearekin bakarrik gainditu ditzakeelako bere zalantzak".

José Ignacio Ceberio diseinatzaile grafikoa da. Bilbon jaioa, Zumo de Ciprés ipuin liburua idatzi du, eta, besteak beste, Grupo Prisa Nazioarteko Mikrorkontaketa Lehiaketa irabazi du.

Las dos vidas de Martín de Munibe (Manuel Septien Ortiz)

Horrez gain, Manuel Septien Ortiz Bidebarrietako liburutegiko areto nagusian izango da Las dos vidas de Martín de Munibe aurkezten. Martin de Munibe, Thomas de Toulouse ezizenez ezaguna, liburu debekatuen kontrabandista eta inkisizioaren iheslaria da. Bere izaera subertsibo eta heretikoagatik debekatutako liburuak, baita erotikoak izateagatik zentsuratu diren lanen artean mugituko da.

Manuel Septien Ortiz institutuko irakaslea da Gasteizen eta Nubes de Tiza eta Aquella temporada en el invierno argitaratu ditu eleberrigile gisa.

El sitio del fin del mundo (Pablo Barrio)

Azkenik, Pablo Barriok El sitio del fin del mundo eleberria aurkeztuko du, umorez betetako fabula libertarioa da eta "piraten mito erromantikotik edaten du. Ez ditu piratak gaizkile gisa ikusten, boteretsuek ezarritako arauen aurka matxinatzen diren pertsonak dira".

Pablo Barriok beti izan zuen idazteko tentazioa, eta berrogei urte bete ondoren, bere buruari esan zion: "Orain edo inoiz ez". 2003an Toribio Altzaga saria irabazi zuen Ama, hor al zaude? antzezlanarekin. Ordutik, antzerkia idazten du.