Itxi

EITB TALDEA

EITBk Euskal Telebista eta Eusko Irratirako lan-poltsak ireki ditu

EITB Media SAUko negozio unitateak diren Euskal Telebista eta Eusko Irratirako lan-poltsetan sartzeko probetarako deialdiak ireki ditu Euskal Irrati Telebistak.

EITBk lan-poltsetako probetarako deialdiak ireki ditu Eukal Telebista eta Eusko Irratian (aurrerantzean, ETB eta EI).

Euskal Irrati Telebistak lau lan-poltsa hauetan sartzeko deialdiak argitaratuko ditu 2021eko ekainaren 15ean.

- LP/2021/1 Albistegietako C erredaktore lan-poltsarako probak (ETB)

- LP/2021/2 Kiroletako C erredaktore lan-poltsarako probak (ETB)

- LP/2021/3 Aktualitateko D erredaktore-lokutore lan-poltsarako probak (EI)

- LP/2021/4 Kiroletako D erredaktore-lokutore lan-poltsarako probak (EI)

Prozesuei buruzko informazio guztia eitb.eus/lanpoltsa webgunean izango da eskuragarri, 2021eko ekainaren 15etik aurrera.