Itxi

EITB TALDEA

EITB Media

EITBko hedabideek Food 4 Future kongresuaren berri emango dute datozen egunetan

EITB Media

EITB Komunikazio Taldea BECen ekainaren 15etik 17ra bitartean elikagaien eta edarien sektoreko 5000 profesional bilduko dituen azokaren babesle eta komunikabide nagusia da.

  • Bilbao Exhibition Centren egingo da Food 4 Future kongresua ekainaren 15etik 17ra

    Bilbao Exhibition Centren egingo da Food 4 Future kongresua ekainaren 15etik 17ra

Asteartean hasi eta ostegunera bitartean, Barakaldoko Bilbao Exhibition Centren egingo den Food 4 Future World Summit kongresuaren inguruko edukiak landuko dituzte EITB Mediako hedabideek (telebista, irratia eta Internet). Elikagai eta edarien sektoreko 5000 profesional bilduko dituen ekimenari esker, FoodTech industriaren munduko erreferente bihurtuko da Euskadi egunotan, eta EITB Komunikazio Taldea arduratuko da, babesle gisa, kongresuari zabalkundea emateaz BECen izango dute set berezitik. 

Food 4 Future World Summit kongresuaren komunikabide nagusi izanik, EITB Mediako telebista eta irrati saio nagusienak joango dira BECera. ETB2n arratsaldero ikusgai dugun "QMEC" saioa zuzenean egongo da azokaren inaugurazioan asteartean, ekainaren 15ean. Elikadura eta sukaldaritza ardatz dituen "A Bocados" saioak ostegunean egingo diote tartea elikagaien eta edarien industria eraldatzeko berrikuntza-ekitaldiari. Halaber, ETB1eko "Eztabaidan" eta "Biba Zuek!" saioetan erreportaje bana eskainiko dituzte asteazkenean eta ostegunean, hurrenez hurren. 

Radio Euskadiko "Boulevard" eta "Graffiti" saioek konexioak egingo dituzte egunero Food 4 Future ekitaldian landuko diren gaien berri emateko. Euskadi Irratiko "Faktoria" magazina zuzenean egingo da BECetik ostegunean azoka ardatz hartuta, eta Radio Vitoriako "La Ruta Slow" irratsaioan ere zabalduko diote leihoa kongresuari.  

Elikagaien industriak hurrengo hamarkadan izango dituen erronkak zehaztuko dituen ekitaldiaren berri emango dute baita ere irrati zein telebistako albistegietan.

Azokaren inguruko eduki guztiak eskura izango dira eitb.eus webgunean nonnahi eta noiznahi kontsultatu ahal izateko.