Itxi

EITB TALDEA

Aliantzak

EITB FesTVal jaialdiaren aurkezpenean izan da Madrilen

EITB

Ostegun iluntzean egin da ekitaldia, eta Estatuko eta, oro har, ikus-entzunezko esparruko ehun bat profesional bildu ditu.

  • Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusia FesTValean, Madrilen.

    Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusia FesTValean, Madrilen. Irudia: EITB Media

Aurtengo FesTVal jaialdiaren aurkezpena egin da ostegun gauean, Alberto Chicotek Madrilen duen Puertalsol Terrazan (Puerta del Sol plaza, 10). Bertan, abuztuaren 30etik irailaren 5era Gasteizen egingo den telebista jaialdiaren 13. edizioaren nondik norakoak eman ditu ezagutzera Joseba Fiestras zuzendariak, eta aurtengo kartela aurkeztu du. Aurkezle, aktore, eta oro har, ikus-entzunezko esparruko ehundik gora profesional bildu ditu ekimenak.

EITBren izenean, Andoni Aldekoa, EITBren zuzendari nagusiak parte hartu du ekitaldian. Halaber, Cristina González Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Saileko diputatuak eta Goyo Zurro Eusko Jaurlaritzako Turismo zuzendariak ere esku hartukdute aurkezpenean.

EITB, FesTValeko anfitrioi gisa, aurtengo edizioan aurkeztuko dituen saio, ekitaldi eta emanaldiak prestatzen ari da.