Itxi

EITB TALDEA

Ekainak 28

Euskadiko Irrati eta Telebista Profesionalen Elkartearen bost sari jasoko ditu EITBk

EITB Media

Roge Blascoren "Levando Anclas" saioa, Jose Ituarte eta Sara Gandara kirol kazetariak, Ana Urrutia eta Joseba Arguiñano aurkezleak, eta "Vascos por el Mundo" saioa izan dira aurtengo irabazleak.

  • Airean! sarien 2021eko irabazleak.

    Airean! sarien 2021eko irabazleak.

Aurten, Euskadiko Irrati eta Telebista Profesionalen Elkarteak bost kategoria ezberdinetan sarituko ditu EITBko profesional eta saioak. Airean! sariek EITBko profesionalen lana nabarmenduko dute bai irratian zein telebistan: Roge Blascok aurkezten duen Radio Euskadiko "Levando Anclas" saioak irrati saio onenaren saria jasoko du; Sara Gandara eta Jose Ituarte kazetariek kiroletako telebista alorrean jasoko dute saria; Ana Urrutiak telebistako aurkezle onenaren saria izango du; "Vascos por el Mundo"k telebista saio onenarena; eta Joseba Arguiñanok errebelazioa saria jasoko du.

Sari banaketa astelehen honetan, ekainak 28, egingo da Bilboko Euskal Museoan, 19:00etatik aurrera.

Euskadiko Irrati eta Telebistako Profesionalen Elkarteak emandako sarien aurreko edizioetan EITBko profesional eta saioen pisua nabarmena izan da. Elkartearen sariak jaso dituzten profesionalen artean daude Klaudio Landa, Dani Álvarez, Almudena Cacho, Félix Linares eta África Baeta aurkezle eta kazetariak, "Qué Me Estás Contado", "A Bocados" eta "El Conquistador del Fin del Mundo" saioak, EITB Maratoia elkartasun ekimena eta emakumezkoen pilota emanaldiak.