Itxi

EITB TALDEA

EITB taldea

EITBk bat egin du Interneteko hedabide eta zerbitzu publikoen aldeko adierazpenarekin

EITB MEDIA

Demokraziarentzat mehatxu diren teknologia digitalek eta Interneteko plataforma handien aurrean komunikabide publikoek duten garrantzia aldarrikatzen du adierazpenak.

  • Interneteko hedabide eta zerbitzu publikoen aldeko adierazpenaren kartela. Argazkia: EiTB

    Interneteko hedabide eta zerbitzu publikoen aldeko adierazpenaren kartela. Argazkia: EiTB

EITBk bat egin du, FORTA Erkidegoetako Irrati eta Telebista Erakundeen Federazioa osatzen duten hedabideekin batera, mundu akademikoaren zati batek eta Europako hedabide publiko nagusietako batzuk Interneteko hedabide eta zerbitzu publikoen alde egindako adierazpenarekin.

Komunikazio arloko aditu eta ikertzaile talde batek egindako eztabaida eta elkarlanaren emaitza da adierazpena. Azken urteotan atzemandako arazo eta erronkei beste batzuk gehitu zaizkiela ondorioztatu dute, tartean larrialdi klimatikoa eta polarizazioa, eta horri pandemiak eragindako krisia ere gehitu behar zaiola, plataforma digital pribatu handiek Interneten duten boterearen gorakadarekin batera.

Sinatzaileen arabera, "Interneteko teknologia digitalek arriskuan jartzen dute demokrazia"; horregatik, beharrezkoa da zerbitzu publikoa ematen duten komunikabideen funtzioa bermatzea, eta demokrazia, desinformazioari aurre egiten dion informazioa eta gizartearen baloreen etorkizuna zaintzeko Interneteko zerbitzu publiko bat sortzea proposatzen du.

Hauek dira adierazpenak jasotzen dituen printzipioak:

1. printzipioa: Demokraziak eta demokrazia digitalak zerbitzu publikoko komunikabideak behar dituzte. Komunikabide publikoak egotea eskatzen dugu.

2. printzipioa: Demokrazia hobetuko duen Interneterako, komunikabide publikoak Interneteko plataforma publiko bihurtu behar dira, gizartean aukerak eta berdintasuna hobetzen laguntzeko. Plataforma horientzat lege, ekonomia eta antolakuntza oinarriak sortzea eskatzen dugu.

3. printzipioa: Zerbitzu publikoa ematen duten komunikabideen edukiak ez dira hedabide komertzialen eta datu enpresen berdinak. Herritarrei zuzenduak dira, ez kontsumitzaileei.

4. printzipioa: Zerbitzu publikoa ematen duten Interneteko plataformek egikaritu egiten dute parekidetasuna, demokrazia, parte-hartzea, elkarrizketa zibikoa eta konpromisoa.

5. printzipioa: Interneteko zerbitzu publikoak formatu berriak, eduki berriak eta gure gizarteetako sortzaileen sektorearekin etengabeko elkarlana eskatzen ditu.

6. printzipioa: Komunikabide publikoek babesa eta finantziazioa behar dute, duten egitekoa aurrera eramateko beharrezko baliabideak edukitzeko. Gainera, Interneteko Zerbitzu Publikoak finantziazio iraunkorra behar du, kanonean, zerbitzu publikoaren iparraldeko zerga ereduan eta nazioarteko finantziazio mekanismoan oinarrituta.

7. printzipioa: Interneteko zerbitzu publikoak berdintasuna eta aniztasuna sustatzen ditu.

8. printzipioa: Interneteko zerbitzu publikoak eztabaida publikorako, parte-hartzerako eta kohesio sozialerako aukerak ematen ditu.

9. printzipioa: Interneteko zerbitzu publikoa motor bat da eduki eta zerbitzu berriak sortzeko, eta komunikabideetako berrikuntzentzat ekosistema iraunkorra sortzen du.

10. printzipioa: Zerbitzu publikoko komunikabideek eta zerbitzu publikoko Internetek ekarpena egiten diote demokrazia iraunkor, parekide eta justuari.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB Taldea