Itxi

EITB TALDEA

Lan poltsak

EITBk ehunka profesional erakarri ditu lan-poltsen hautaketa prozesuetara

EITB Media

Talentuaren erakarpenaren aldeko ahaleginean, lau lan-poltsetarako deialdia egin du EITBk, telebista eta irratiko albiste eta kiroletako erredaktore eta lokutore lanpostuetarako.

  • EITBko platoa.

    EITBko platoa.

Asteazkenean, uztailak 7, amaitu da EITBren lau lan-poltsetarako izena emateko epea. Kasu honetan, Euskal Telebistako albistegi eta kiroletako erredaktoreentzako eta Eusko Irratiko albiste eta kiroletako erredaktore eta esatarientzako lau lan-poltsen aukeraketa prozesuak ireki dira aldi baterako kontratazio beharrak betetzeko helburuarekin. Deialdiak parte-hartze handia izan du eta 694 profesionalek izena eman dute aukeraketa prozesuan.

Inskripzio epea itxita, prozesuaren hurrengo fasean, hizkuntza probari eta proba teknikoari aurre egingo diete hautagaiek. Azkeneko proba hau derrigorrezkoa eta kanporatzailea izango da eta deialdi bakoitzaren ezaugarriei lotuta, hautagaien gaitasunak neurtzeko balioko du.

EITB ikus-entzunezko taldeak profesional onenak erakarri nahi ditu bere hedabideetan lan egitera. Zerbitzu publikoko izaerarekin, bere langileen profesionaltasuna jartzen du oinarri bezala kalitatezko eta egiazkotasuneko irizpideekin egindako telebista eta irratiko eskaintza osatzeko.

Aldi bereko langileak lan-poltsan sartzea arautzen duen erregulazioak bi helburu ditu. Alde batetik, erakundea sortzeko Legean jasota dauden publizitate- eta merezimendu-printzipioak bermatzea. Horretarako, EITBn kontratatzen diren aldi baterako langile guztientzako poltsa ordenatu bat ezarri behar da. Eta bestetik, dagoen lan-poltsa handitzea, dauden beharrak asetzeko. EITBn lan egiten duten langileei eta kanpoko profesionalei zuzendutako deialdia izan da.

Lan-poltsa honetan sartzeko probei buruzko informazio guztia, epeak eta baldintzak, eta hautaketa-prozesuaren garapenari buruzko datu guztiak EITBren webgune korporatiboan argitaratuko dira: https://www.eitb.eus/lanpoltsa.