Itxi

EITB TALDEA

LAN-POLTSA

ETBko Kiroletako C Erredaktore probetarako lan-poltsarako prozesuaren behin-behineko zerrenda

EITBk ETBko Kiroletako C Erredaktore postuko lan-poltsa probari buruzko behin-behineko zerrenda argitaratu du. Erreklamazioak aurkezteko epea 3 lanegunekoa da, hau da, uztailaren 28tik 30era, biak barne.

Euskal Irrati Telebistak LP/2021/2 Kiroletako C Erredaktore postuko lan-poltsarako probei lotutako behin-behineko zerrenda argitaratu du.

ETB negozio-unitatearen Albistegietako C Erredaktore lan-poltsarako zerrendak dira, eta, alde batetik, prozesuko behin-behineko zerrenda kaleratu du EITBk, eta, bestetik, ez onartzeko arrazoien legenda edo legenda informatiboa (zerrenden kodifikazioa), eta, hala badagokio, zuzentzeko eta onartuak izateko eman behar den dokumentazioa.

Erreklamazioak aurkezteko eta/edo zuzenketak bidaltzeko epea 3 lanegunekoa da, behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hau da, 2021/07/28tik 2021/07/30era arte, biak barne. Erreklamazioak eta zuzenketa-agiriak posta elektronikoz bidali beharko dira hautaketa@eitb.eus helbidera, mezuaren gaian "erreklamazioa" edo "zuzenketa-agiria" aipatuz bakoitzaren identifikazio kodearekin batera. Ez da onartuko beste edozein bidetatik bidalitako dokumentaziorik.

Era berean, kronograma orientagarri bat argitaratzen da, egin beharreko proben datak, erreklamazioak egiteko epeak eta emaitzen publikazioen egunak jasotzen dituena. Data horiek orientagarriak dira, eta, beraz, aldaketak izan ditzakete.

Egin beharreko proba bakoitzaren deialdia, lekua, ordu zehatza eta dagokion gainerako informazioa guztia webgune honetan argitaratuko dira aurrerantzean.

Honako dokumentu hauek atxikitzen dira:

- Prozesuko behin-behineko zerrenda

- Zerrenden kodifikazioa

- Kronograma orientagarria