Itxi

EITB TALDEA

Audientziak

ETBk uztaila emaitza bikainekin itxi du

EITBMEDIA

Euskadin lider diren albistegiek gora egiten jarraitu dute eta % 26,2ko audientzia zatiarekin itxi dute hilabetea. "El Conquistador del Caribe"ren finala, kirol emanaldiak eta udako zenbait estreinaldi, "El Club del Tupper" eta "El Día de Mañana" esaterako, nabarmendu behar dira uztailean.

1:20
ETBren audientzia. Irudia; EITB Media

ETBren telebista eskaintzak audientziaren babesa izan du uztailean ere eta datu oso onak izan ditu: % 13,6 audientzia-zatia eskuratu du, 2012tik ona uztailean lortzen duen daturik onena. ETB1ek % 2,5ko audientziarekin itxi du hilabetea eta ETB2k % 10,2ko kuota izan du. 

Albistegien lidergoa

"Gaur Egun" eta "Teleberri" albistegiek lidergoa indartu dute eta % 26,2ko audientzia-zatiarekin itxi dute uztaila. Audientzia metatuari dagokionez, 204.000 ikus-entzulek bat egin dute albistegiekin uneren batean Euskadin eta eragin eremuan. 

"El Conquistador del Caribe"ren finalak markak hautsi ditu 

Uztailaren 5ean Julian Iantzik aurkeztutako final handiak markak hautsi zituen: % 38,1eko audientzia-zatia eskuratu zuen, saioaren hamazazpi urteetako daturik onena. Gainera, 374.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan. 

Estreinaldi arrakastatsuak: "El Día de Mañana", "El Club del Tupper" eta  uda giroko "Vascos por el Mundo" 

 ETB2n ikus-entzuleek bero hartu dituzte udako programazioaren estreinaldiak. 

"El Club del Tupper" famatuak partaide dituen sukaldaritza saioak, uztaileko hiru emanalditan, %13,6ko audientzia-zatia izan du eta 179.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.  

"El Día de Mañana" saioaren orain arteko hiru atalen bataz besteko datuak ere nabarmendu behar dira: % 12ko audientzia-zatia eta 180.000 ikus-entzuleko audientzia metatuta Euskadin eta eragin eremuan. 

Uda giroko "Vascos por el Mundo"k, halaber, % 10,4ko audientzia-zatia eskuratu du eta 204.000 ikus-entzuleko audientzia metatua. 

Felix Linaresek aurkezten duen "La Noche De… " saioak %12,5eko kuota izan du eta 158.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bataz beste. Gainera, audientzia markak gainditu zituen hilaren 20ean: aurkezpen saioak % 18,2ko audientzia-zatia eskuratu zuen, azken zazpi urteetako bere daturik onena, eta ondorengo La conexión de los niños pijos (The preppie connection, 2015) filmak % 14,7ko audientzia-zatia. Astearte gaueko lidergoari eutsi zien baita ere uztailaren 27ko aurkezpenak eta La última lección filmaren telebistako estreinaldiak % 14,8ko eta % 11,4ko kuotarekin hurrenez hurren. 

Berebat, joan den ostiralean denboraldia itxi zuen "En Jake" saioak % 13,6eko kuota eta 79.000 ikus-entzule izan ditu bataz beste uztailean. 

Entretenimendua eta kirola ETB1en 

ETB1 kanalari dagokionez, euskaldunen artean emaitza ona izan duen "Biba Zuek" tarteak prestatutako "Biba Egunean Behin" bereziak %5,7ko audientzia izan zuen, euskaldunen artean %14,3. Finalarekin 63.000 lagunek egin zuten bat uneren batean. 

Euskal Herrian barrena antolatzen diren kultur ekitaldien emanaldiek, larunbat gaueko "Oholtzan" saioan, % 6,7ko audientzia-zatia izan dute euskaldunen artean bataz beste. Daturik onenak lortu dituzten ikuskizunak izan dira Donostiako Konstituzio plazaren 200. urteurreneko jaialdia, euskaldunen arteko % 9,9ko kuotarekin, La Pamplonesaren mendeurrenekoa, % 9ko datuarekin, eta Tafallako jota jaialdia, % 8,4ko datuarekin.

Kirol emanaldiei dagokienez, indartsu hasi da estropada denboraldia: Euskotren Ligak % 12,2ko kuota izan du bataz beste euskaldunen artean eta Eusko Label Ligak % 11,1. Hilaren 18an jokatutako Getxoko Ikurrinak lortu du orain arteko daturik onena: % 20,4ko audientzia-zatia euskaldunen artean emakumeen estropadak eta % 17,2koa gizonezkoenak. 

Txirrindularitzan, Frantziako Tourrak %2,7ko audientzia-zatia izan du, euskaldunen artean %6koa, batez beste. Larunbatean jokatutako Donostiako Klasikoak, berriz, % 9,5eko kuota izan du euskaldunen artean eta 80.000 ikus-entzule goizean, emakumeen lasterketan, eta % 11,7ko kuota eta 112.000 ikus-entzule arratsaldean, gizonezkoen proban.