Itxi

EITB TALDEA

LAN-POLTSA

Euskarazko C1 azterketa egiteko deialdia

EITBko lan-poltsetara aurkeztu eta euskarazko C1 maila egiaztatu ez duten hautagaientzako euskara-probak urriaren 16an izango dira.

Euskal Irrati Telebistak EITBko lan-poltsetan (ETBko Albistegietako C Erredaktorea, ETBko Kiroletako C erredaktorea, EIko Aktualitateko D Erredaktore-Lokutorea eta EIko Kiroletako D Erredaktore-Lokutorea) C1 maila egiaztatu ez duten hautagaien zerrenda argitaratu du azterketara deialdia eginez, mintzamen-probak egiteko esleitutako txandarekin batera.

Euskara probak urriaren 16an izango dira BECen, goizez eta arratsaldez. Hautagaiak 09:30etik aurrera bertaratu behar dira eta azterketa 10:00etan hasiko da.

Probak egiteko, nahitaezkoa izango da maskara, NANa eta boligrafoa eramatea.

Entzumena, irakurmena eta idazmena neurtzeko probak goizez izango dira, eta, arratsaldez, mintzamen proba egingo da. Azken horren ordutegia gutxi gorabeherakoa da; izan ere, izan daitezkeen bajen ondorioz, azterketaren egunean bertan alda daiteke.

Hona hemen proben ordutegia:

- Ateen irekiera (09:30)

- Hautagaien identifikazioa (09:30-10:00)

- Azterketen eta argibideen banaketa (10:00-10:05)

- Entzumen-proba (10:05-10:30)

- Irakurmena eta idazmena neurtzeko probak (10:30-13:00)

- Atsedena

- Ateen irekiera (14:30)

- Hautagaien identifikazioa (14:30-14:55)

- Ahozko adierazpeneko probak (15:00-18:30)

Oharra: HABEren ebaluazio-irizpideei buruzko dokumentua erantsi da.