Itxi

EITB TALDEA

Astearte honetan

Emakume afganiarrei buruzko solasaldia, Dani Alvarez eta Mikel Reparazekin, Bidebarrietako liburutegian

EITB Media

EITBko kazetariak Manizha Abdul errefuxiatu afganiarrarekin eta Patricia Bárcena CEAR-Euskadiko ordezkariarekin mintzatuko dira.

  • Bidebarrietako liburutegian, 19:00etan, izango da topaketa, irailaren 28an

    Bidebarrietako liburutegian, 19:00etan, izango da topaketa, irailaren 28an

Astearte honetan, irailak 28, emakume afganiarrek bizi duten egoeraz Bilboko Bidebarrieta Kulturguneko liburutegian antolatu den solasaldian hartuko dute parte Dani Alvarez Radio Euskadiko Albistegi buruak eta Mikel Reparaz ETBko albistegi zerbitzuetako nazioarteko arduradunak.  

Gaurkotasunarekiko topaketak zikloaren barruan antolatu den topaketan, Manizha Abdul errefuxiatu afganiarra eta Patricia Bárcena CEAR-Euskadiko ordezkaria EITBko bi kazetariekin arituko dira solasean, talibanak agintera heldu direnetik Afganistango emakumeek bizi duten egoeraz. 

Hitzordua 19:00etan izango da, Bidebarrietako liburutegiko areto nagusian. Bertan egoteko aldez aurretik gonbidapena beharko da. Halaber, ekitaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da kulturguneatb.eus webgunean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB Taldea