Itxi

EITB TALDEA

Saio berezia

Gazteko "GU" saio berezia, ostegun honetan, EHUko Gizarte Zientzien Komunikazioko Fakultatean

Gaztea

Maite Garmendia, Ibon Fernandez eta Alain Perez bertan izango dira, "Gu" saioa zuzenean egiten. Bertako ikasleentzat propio pentsatutako saioan, Chill Mafia, Anne Lukin eta Maren izango dituzte gonbidatu.

  • Maite Garmendia, Ibon Fernandez eta Alain Perez

    Maite Garmendia, Ibon Fernandez eta Alain Perez. Irudia: Gaztea

Miramongo estudioetatik irten eta harrobi bila aterako dira Gazteako esatariak ostegun honetan, EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultatera. "GU" saioko Maite Garmendia, Ibon Fernandez eta Alain Perezek bertako auditoriotik egingo dute saio berezia, publikoarekin. Sarrera librea izango da, edukiera bete arte.

17:00etatik 20:00etara eskainiko da saioa, eta streaming bidez izango da ikusgai Gaztearen webgunean eta bere Youtubeko kanalean.

Gonbidatuak eta beste hainbat sorpresa

"GU"ko ohiko edukiez gain, sorpresaz betetako saioaz gozatzeko aukera izango da ostegunekoa.

Batetik, Maren eta Anne Lukin Leioara bertaratuko dira, eta zuzeneko bana eskainiko dute. Huntza taldekoak ere saioan izango dira, telefonoz, Julieta Venegasekin egin duten kanta esklusiban estreinatzen.

Bestetik, Chill Mafiako Kiliki Frexko eta Mattin ere bertan izango dira. Zuzenekorik eskainiko ez duten arren, "GU"ko kideen zein publikoaren galderei erantzuteko prest etorriko dira.

Gainera, Maitek, Ibonek eta Alainek 100 euro banatuko dituzte, lehiaketa bidez, publikoaren artean.

Irratiaren mundua barrutik ezagutu eta zuzeneko musikaz gozatzeko aukera ezin hobea izango da unibertsitateko ikasleentzat.