Itxi

EITB TALDEA

Musika

Fair Saturday mugimenduarekin bat egingo du beste behin EITBk

EITB Media

Aurtengo edizioko ekitaldi nagusiak grabatuko ditu ETBk Gabonetan eskaintzeko.

  • Fair Saturday mugimenduak antolatutako 'Ura bere bidean' emanaldiko aurrerapen bideoa

    Fair Saturday mugimenduak antolatutako 'Ura bere bidean' emanaldiko aurrerapen bideoa

Datorren azaroaren 26an Bilbao Arenan egingo den Fair Saturday jaialdiaren irekitze ekitaldia grabatuko du ETBk, baita abenduaren 10 eta 11n egingo den Ura bere bidean kontzertua ere. Biak ala biak Gabonetan eskainiko dira telebistan. 

Fair Saturdayren irekiera ekitaldiak 1.500 artistatik gora jarriko ditu Bizkaia Arenako oholtza gainean: Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera, Fernando Velazquezen zuzendaritzapean, Bizkaiko 30 abesbatza, bi gazte orkestra, lau dantza talde eta Bizkaiko zenbait ikastetxetako gaztetxo. Horiekin batera, En Tol Sarmiento eta Mäbu taldeek eta Idoia Asurmendi kantariak hartuko dute parte. Musikaren historiako abesti esanguratsuekin gozatu ahal izango dugun emanaldi ikusgarri hau Gabon Gauean izango da ikusgai ETB1en.  

Bestalde, Ura bere bidean kontzertu berezia abenduaren 10 eta 11n taularatuko dute Euskal Herriko artista ezagunek Bizkaia Arenan. Fernando Velazquezek konposatu dituen euskarazko zenbait kantu esanguratsuren bertsioak interpretatuko dituzte Alex Sardui, Aitor Gorosabel, Idoia Asurmendi, Iñigo Etxezarreta, El Drogas, Olatz Salvador, Mikel Urdangarin eta Garik, beste askoren artean. Bilbao Orkestra Sinfonikoa eta Bilboko Koral Elkartea izango dituzte lagun. Ikuskizun hau Urte Zahar gauean izango da ikusgai ETB2n, kanpaien ostean.