Itxi

EITB TALDEA

LAN-POLTSA

Egokitzapena ETBko Albistegietako C erredaktore lan-poltsako proba teknikoen ordutegian

Azaroaren 20an, EHUn izango diren ETBko Albistegietako C erredaktore lan-poltsako proba teknikoetan ordutegia aldatu da kamara aurreko probak denbora gehiago har dezan.

Euskal Irrati Telebistak ETBko Albistegietako C erredaktore lan-poltsako proba teknikoen ordutegia moldatu du kamara aurreko proba prestatzeko hautagaiek ordu erdi izan dezaten.

Proba teknikoak bi txandatan egingo dira: hautagaien erdiek goizean egingo dituzte, eta beste erdiek, arratsaldean. Goizeko txandako akreditazioen kontrola 08:30etik 8:50era bitartean egingo da, eta arratsaldeko akreditazioen kontrola, berriz, 14:30etik 14:50era bitartean.

Hautagai bakoitzak kontsultatu beharko du atxikitako dokumentuan erabateko ordutegia.

Kontuan izan:

 
-          Goizeko txandan deitutako pertsonak 08:30 eta 08:50 bitartean akreditatu beharko dira Leioako Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ate nagusiaren atarian. Probak 09:00etan hasiko dira.

-          Arratsaldeko txandan deitutakoak 14:30 eta 14:50 bitartean akreditatu beharko dira Leioako Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ate nagusiaren atarian. Probak 15:00etan hasiko dira.

-          Probak egin ahal izateko, ezinbestekoa izango da hautagai bakoitzak bere NANa, boligrafo urdin edo beltz bat, maskara eta USB konexioa duten mikrofonodun kaskoak eramatea, DaVINCI Resolve 17 tresnarekin edizio-proba egiteko (ez dira baliozkoak izango Bluetooth edo Jack konexioa duten kaskoak).