Itxi

EITB TALDEA

Aniztasuna

Loturak jaialdian parte hartuko du EITBk, aniztasuna eta migrazio-prozesuei buruzko narratiba berrien jaialdia

EITB Media

Abenduaren 13tik 18ra Bilbon egingo da jaialdiaren bigarren edizioa. Asteazken honetan aurkeztu dute prentsaurrekoan.

  • Loturak jaialdiaren aurkezpena.

    Loturak jaialdiaren aurkezpena.

EITBk Loturak Jaialdiaren bigarren edizioan parte hartuko du, migrazio-prozesuak eta horien arrazoiak irudikatzeko formatu eta narratiba artistiko eta digital berrien jaialdian. Loturak Bilbon ospatuko da, abenduaren 13tik 18ra, eta egitarau zabala izango du: dokumentalen proiekzioak, tailerrak, Errealitate Birtualeko lanak eta instalazio artistikoak, baita ikus-entzunezko kontzertu bat ere.

EiTBk errealitate birtualaren bidezko murgiltze, enpatia eta aniztasunerako jarduera bat eskainiko du Bilboko BBK Salan #EKIN_aniztasuna ekimenaren baitan. Errealitate berriei eta migrazio-prozesuei lotutako aldaketa sozial, kultural eta ekonomikoei buruzko esperientzia hezitzailea izango da, errealitate birtualeko betaurrekoekin, eta jaialdiak irauten duen sei egunetan zehar luzatuko da.

Moviltik Kultur Elkartearen proiektua da Loturak jaialdia eta mekanismo eta tresna artistiko eta kultural berriak esploratzen eta horiekin esperimentatzen du, herritarren sentsibilizazioa eta hiriek migratzaileen harrerari eta inklusioari ematen dieten erantzuna errazteko.