Itxi

EITB TALDEA

Audientziak

EITBko albistegiek euren lidergoa berretsi dute eta audientzia datu errekorrak lortu dituzte asteburuan

EITB Media

Ostiraleko "Teleberri" albistegiaren lehen edizioak % 37,3ko audientzia-zatia eskuratu du, azken 19 urteetako daturik onena. ESKERRIK ASKO!!

  • Telebistako albistegi taldea.

    Telebistako albistegi taldea.

EITBko albistegiak euskal ikus-entzuleen erreferente izan dira Euskadin eta Nafarroan gertatu diren uholdeen gaineko azken ordua jarraitzeko. Albistegietako taldeak azken egunotako egoeraren berri emateko egindako ahalegin handiak audientzia datu errekorrak lortu ditu eta Euskal Telebistako albistegiek euren lidergoa berretsi dute Euskadin.

Ostiraleko "Teleberri" albistegiaren lehen edizioak, abenduak 10, % 37,3ko audientzia-zatia eskuratu zuen, Euskal Telebistako albistegiek 2002ko abendutik lortzen duten daturik onena. Asteburuko "Teleberri"ren emanaldi guztiak audientzia-buru izan ziren euren ordu tartean. Halaber, ostiral gaueko eta larunbat eguerdiko "Gaur Egun" albistegiak euskaldunen artean lider izan ziren, hauen artean, hurrenez hurren, % 13,9 eta % 16,6ko audientzia-zatiak bereganatuz.

Bestalde, larunbatean, uholdeei buruzko "En Jake" bereziak ere audientziaren harrera bikaina izan zuen eta 237.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu zuen Euskadin eta eragin eremuan.