Itxi

EITB TALDEA

URTEURRENA

EITBk 25 urte bete ditu Interneten

EITB MEDIA

1996ko abenduaren 19an, Euskadi Irrati Telebista komunikazio-talde publikoak eitb.com domeinua erregistratu zuen sarean. Aurten aurkeztutako bi aplikazio mugikor berri dira etengabeko berrikuntzen erakusgarri.

2:56

EITBk 25 urte bete ditu Interneten, gaurkotasunari eta entretenimenduari lotuta, eta aldaketa sozialetara egokitzeko eraldatzen jarraitzen du.

1996ko abenduaren 19an, Euskadi Irrati Telebista komunikazio-talde publikoak eitb.com domeinua erregistratu zuen sarean. Hasieran, webgunean argitaratzen ziren albisteak finkoak ziren. Duela bi urte (2014an), eitb.eus domeinu berria jarri zen martxan. EiTBren webguneak hainbat aukera eskaintzen ditu, besteak beste atal tematiko ugari, unean bertan gaurkotutako edukiak, telebista eta irratia nahieran, ekitaldien jarraipen berezia streaming bidez eta gailu guztien bidez (telefonoa, tableta, ordenagailua…) webgunean sartzeko aukera.

EiTBk Interneten bizi izandako aldaketa bat etorri da gizartearen garapenarekin; izan ere, albisteak eta entretenimendu edukiak kontsumitzeko modua aldatu egin da azken urteotan. Horren ildotik, 1996an ez zen Google bilatzailea existitzen, ezta  Wikipedia, YouTube, Facebook eta Twitter ere. Telefono mugikorrek ez zuten zerikusirik egun aski ezagutzen ditugun smartphonekin. Garai hartan, Ericsson eta Motorola ziren markarik ospetsuenak.

Horren erakusgarri da Euskal Irrati Telebistak bi aplikazio mugikor berri ditu albisteak eta edukiak nahieran eskuratzeko: EITB Albisteak eta EITB Nahieran. Horrela, EITB Mediak iOS eta Android gailuetan bere edukiak berritu eta indartu ditu, smartphoneetarako zein tabletetarako.

EITB Nahieran-en eduki guztiak daude eskuragarri

EITB Nahieran-en eduki guztiak daude eskuragarri.

Albisteen Aplikazio horretan irratiak, telebistak eta webguneak egiten dutena eskuragarri dago. Horrez gain, EITB Nahieran app-an edozein unetan eta edonola irrati zein telebista saioez gozatzeko aukera dago, eta norberaren telebista eta irrati saio gogokoenak biltzen dituen Nire zerrenda aukera ere badago.

EITBren bi aplikazio horiek euskaraz eta gaztelaniaz eskaintzen dituzte edukiak, eta erabiltzaileen esperientzia lehenesten dute. Horrela, nabigazio erraza eta azkarra eskaintzen dute, eta diseinu oso atsegina dute. Gainera, EITB Albisteak aplikazioan, azken ordukoak jasotzeko aukera dago, eta EITB Nahieran aplikazioan, irrati zein telebista saioetako edukiei buruzko jakinarazpenak izateko harpidetza egiteko modua.