Itxi

EITB TALDEA

Datu kazetaritza

EITB DATAk euskal energia mapa aztertuko du asteazken honetan

EITB Media

06:00etatik aurrera, EITB DATA datu kazetaritzaren atal berri bat eskainiko dute EITBren medioek, euskal energia mapa aztergai: zein energia mota kontsumitzen dugu, zein da gure mendekotasun maila, zenbat igo da kontsumoa etxeetan?

  • EITB DATAren irudia

    EITB DATAren irudia

Asteazken honetan, maiatzak 18, EITB DATA datu kazetaritzaren atal berri bat argitaratuko du EITB Mediak. Hala, 06:00etatik aurrera, euskal energia mapa izango dute aztergai EITBren medioek. Zein energia mota kontsumitzen dugu, zein da gure mendekotasun maila, zenbat igo da kontsumoa etxeetan?

Ukrainako gerragatik bizi dugun energia krisiaren erdian eta energia jasangarriak ezartzeko premiari buruzko eztabaida piztuta dagoela kaleratuko du EITBk EITB DATA atal berri hau, datu kazetaritzaren aldeko apustuari eutsiz, eta egiazkotasunarekiko, aniztasunarekiko eta zorroztasunarekiko konpromisoari jarraituz.