Itxi

EITB TALDEA

Hautaketa prozezua

EITBko Zerbitzu Juridikoetako eta Kontratazioko zuzendaria hautatzeko prozesua

EITB

ElTBk Zerbitzu Juridikoetako eta Kontratazioko zuzendaria hautatzeko prozesua hasi du. Pertsona hori Zuzendari-kudeatzailearen mende egongo da, eta Bilboko egoitzan lan egingo du.

Zuzendari kudeatzailearen mende, eta Kudeaketa Batzordeko kide izanik, zuzenbide eta lege gai guztien ardura izango du (bereziki, kontratazio publikoari, merkataritza kontratazioari eta Compliance delakoari lotutako gaiena), bai eta entitatearen interesak defendatzearren legezko ekintza egokiak sustatu eta garatzearen ardura ere. Legezko prozedurak eta barne arauak betearaziko ditu, eta bere ardurapeko profesional taldea koordinatuko du. 

Lanpostuaren profila Zuzenbideko goi mailako unibertsitate titulua duen pertsona bati dagokio. Tamaina nabarmeneko konpainietan edo abokatu bulego batean eginkizun berean esperientzia baloratuko da; aukeran, administrazio eta merkataritza arloan edo ikus-entzunezkoen zuzenbidearen arloan hartutako esperientzia. Euskara- eta ingeles-maila ona izan beharko ditu. Aintzat hartuko da beste hizkuntza batzuk jakitea, baita heziketa akademiko osagarria ere, hala nola masterra, graduondoko titulua edota ikastaro espezializatuak; bai eta kontratazio publikoko, merkataritza kontratazioko, Compliance-ko eta ikus-entzunezkoen zuzenbidearen arloko esperientzia ere. 

Informazio gehiago webgune honetan: www.campo-ochandiano.com