Itxi

EITB TALDEA

EITB Taldea

Egonkortze prozesua EITB Taldean, 20/2021 Legearen arabera

EITB

Enplegu publikoko behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko 20/2021 Legea betez, egonkortzeko plazak argitaratu dira, prozesu-tipologiaren arabera sailkatuta.

Enplegu publikoko behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko 20/2021 Legea betez, kasu bakoitzerako banakako azterketa egin ondoren, EITBMEDIA, SAU (Euskal Telebista, Eusko Irratia eta EITBNET) eta EITB erakundearen negozio-unitate bakoitzean langileen legezko ordezkaritzarekin akordioak lortu ondoren, eta Administrazio Kontseiluak 2022ko maiatzaren 23ko bilkuran onartu ondoren, egonkortzeko plaza hauek argitaratu dira, prozesu-tipologiaren arabera sailkatuta:

 

EITB Taldea

 

EGONKORTZEKO GUZTIRA

Merituak

 

 Lehiaketa - Oposaketa

ETB

97

39

EI

63

28

EITBNET

36

 

EITB

13

1

TOTAL

209

68

 

277 *

* Kanpo-deialdietan eskaini beharreko plazen gehieneko kopurua, gerora sortutako gorabeheren balditzapean, 20/2021 Legearen 2.5 artikulua aplikatuz ("De la resolución de estos procesos no podrá derivarse, en ningún caso, incremento de gasto ni de efectivos").

Era berean, prozesu arruntari lotutako lanpostu hauek argitaratzen dira, eta hala dagokionean egingo da deialdia. Plaza horiek, egonkortze-prozesuekin batera egin ahal izango dira, edo ez, lehiaketa-oposaketa modalitatearen bidez: 

 

 

EITB Taldea

Prozedura arrunta

ETB

3

EI

15

EITBNET

 

EITB

7

GUZTIRA

25

 

Erantsitako dokumentuan zehaztu dira negozio-unitateen eta kategorien araberako banaketa, egonkortu beharreko plaza guztiekin, prozesu-tipologiaren arabera sailkatuta, bai eta prozesu arruntari lotutako plazak guztira.

Ildo horretan, aipatutako 20/2021 Legearekin bat etorriz, 20/2021 Legearen ondoriozko egonkortze-prozesuak abian jartzeko orientabideei buruzko Funtzio Publikoko Estatu Idazkaritzaren Ebazpenaren 3.7 puntuari dagokionez, argitalpen honen bidez jakinarazten da 2015/12/31tik 2020/12/31ra bitartean emandako zerbitzuak kontuan hartu direla eskainiko diren plazentzat. Horregatik, prozesu honen helburua behin-behinekotasuna murriztea denez, jakinarazten dugu argitalpen honen datan eta deialdietan izena emateko epea amaitu arte, EITBn finkotasun-kontraturik ez duten langileei, hala badagokie, dagozkien deialdietan parte hartu beharko dutela.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB