Itxi

EITB TALDEA

32 beka

EITBn prestakuntza praktikoa egiteko interesa duten ikasleek ekainaren 10a arte eman ahalko dute izena

EITB Media

Ate irekien jardunaldia egin da ostegun honetan EITBn, eta Ikus-entzunezko Taldeko zenbait profesionalek hartu dute parte bertan. EITBn eskainiko diren 32 praktika-beken berri eman zaie Kazetaritzako, Ikus-entzunezko Komunikazioko, Publizitate eta Harreman Publikoko eta Arteko ikasleei.

14
  • 2022ko beken aurkezpena

    2022ko beken aurkezpena

  • 2022ko beken aurkezpena

    2022ko beken aurkezpena

  • 2022ko beken aurkezpena

    2022ko beken aurkezpena

  • 2022ko beken aurkezpena

    2022ko beken aurkezpena

  • 2022ko beken aurkezpena

    2022ko beken aurkezpena

  • 2022ko beken aurkezpena

    2022ko beken aurkezpena

  • 2022ko beken aurkezpena

    2022ko beken aurkezpena

  • 2022ko beken aurkezpena

    2022ko beken aurkezpena

  • 2022ko beken aurkezpena

    2022ko beken aurkezpena

  • 2022ko beken aurkezpena

    2022ko beken aurkezpena

  • 2022ko beken aurkezpena

    2022ko beken aurkezpena

  • 2022ko beken aurkezpena

    2022ko beken aurkezpena

  • 2022ko beken aurkezpena

    2022ko beken aurkezpena

  • 2022ko beken aurkezpena

    2022ko beken aurkezpena

Ostegun honetan, maiatzak 26, ate irekien jardunaldia egin da EITBren Bilboko egoitzan, Komunikazio Taldeko hedabideetan prestakuntza profesionala jaso nahi duten Kazetaritzako, Ikus-entzunezko Komunikazioko, Publizitate eta Harreman Publikoko eta Arteko Graduko ikasleentzat. 2022/2023 ikasturtean unibertsitatean hirugarren eta laugarren mailan matrikulatutako ikasleei zuzenduta daude praktika hauek eta, guztira, 32 praktika-beka izango dira. Ekainaren 10a arte eman ahal izango dute izena ikasleek.

09:00etan hasita, EITBren Bilboko egoitzan bisitatu dute 40 bat ikaslek. 10:00etan berriz, prestakuntza praktikoaren inguruko hitzaldia hasi da, eta bertan EITBko hainbat profesionalek hartu dute parte, tartean Dani Álvarezek, África Baetak, Jonan Apaolazak, Eider Garaikoetxeak, Amaia Beitiak eta Pablo Dario Rodriguezek. Hala, irratian, telebistan zein webgunean urte hauetan guztietan izandako esperientziaren berri eman dute, eta telebistako informatiboetako errealizazio lanaren berri ere izan dute ikasleek. Iban Garate eta Xabier Madariaga ere hurbildu dira ikasleekin hitz egitera.

Dani Alvarez, ikasle batzuekin. EITB Media

Dani Alvarez, ikasle batzuekin. EITB Media

Horrez gain, EITBko prestakuntza-teknikariek 32 bekei eta baldintzei buruzko informazio zehatza eman dute. Praktikak EITB Mediako erredakzio, errealizazio eta grafismo arloetan eskainiko dira, eta 1200 orduko iraupena izango dute, bai hezkuntza-lankidetza bekek zein prestakuntza dualeko bekek. Bertan parte hartzeko izena eman beharko da, maiatzaren 26tik ekainaren 10era, izena-emateko formularioa betez. eitb.eus webgunea Bekak eta itundutako zentroak atalan dago informazioa.

Ikasleek dagokion Fakultateko idazkaritzara edo dekanotzara ere jo dezakete. Edozein zalantza argitzeko hautaketa@eitb.eus helbidera idatzi daiteke.

Prestakuntza-praktika horiek EITBk Euskal Herriko Unibertsitatearekin (UPV/EHU), Deustuko Unibertsitatearekin eta Mondragon Unibertsitatearekin sinatutako akordioen arabera eskaintzen dira. 2022/2023 ikasturtean hala eskatzen duen beste edozein unibertsitatek ere aukera izango luke EITBrekin akordioa sinatu eta  euren ikasleei bekak eskaintzeko.

Prestakuntza praktiko horien helburua da ikasleak lan-mundura hurbiltzea eta etorkizuneko profesionalak prestatzea, ikus-entzunezko komunikabideen hainbat alorretan jardun dezaten behar dituzten gaitasunekin.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB