Itxi

EITB TALDEA

Audientzia datuak

Audientzietan nabarmen ETB

EITB

Denboraleak arreta handia piztu zuen eta albistegietan egindako jarraipenari erreparatu zioten ikus-entzuleek. Halaber, ETB2 kanalik ikusiena izan zen eta "El Conquis" debatea liderra ordutegi nagusian.

  • "El Conquis" debatea ordutegi-nagusian lider izan zen

    "El Conquis" debatea ordutegi-nagusian lider izan zen. Irudia: EITB

ETBk audientzia emaitza oso onak lortu zituen atzoko egunez saio eta albistegietan. Hala, ETB2 kanalik ikusiena izan zen Euskadin eta % 10,2ko audientzia izan zuen.

Euskal Herrian bizi dugun denboraleak arreta handia piztu zuen eta albistegi eta saioetan jarraipen zabala egin zuen ETBk. "Teleberri" albistegiak izan ziren ikusienak: eguerdikoak % 24,9ko sharea izan zuen; eta gauekoak, berriz, % 25koa (289.000 ikus-entzulek egin zuten bat gaueko emanaldiarekin uneren batean, EAEn eta eragin esparruan). ETB2ko bazkalosteko "Eguraldia", gainera, lider izan zen % 16,3ko audientzia-zatiarekin. Orobat, gaueko "Gaur Egun" audientzia buru izan zen euskaldun artean % 11,4ko audientzia-zatiarekin.

Atzo, halaber, "El Conquis" debatearen estreinaldia izan zen eta arrakastatsu hasi zuen bidea. Patxi Alonsok aurkeztutako tartea ordutegi nagusian lider izan zen: %14,5eko kuota izan zuen eta 172.000 ikus-entzuleko audientzia metatua. Gazteen artean  emaitza ezin hobeak izan zituen:  % 19ko kuota 13-24 urte bitartekoen artean, eta % 32,4koa, berriz, 25-44 urte artekoen artean.