Itxi

EITB TALDEA

EITB euskal kirolarekin

'Iribar, atezaina' dokumentala aurrestreinatuko du EITBk astearte honetan

EITB Media

Aurten 80 urte bete ditu munduko atezainik onenetarikoak. Haren erretratu intimo eta sentitua egitearekin batera, hezur-haragizko pertsonarengan sakonduko du 'Iribar, atezaina' ikus-entzunezkoak. 

  • 'Iribar, atezain' dokumentalaren aurrestreinaldia, maiatzaren 30ean, Bilbon

    'Iribar, atezain' dokumentalaren aurrestreinaldia, maiatzaren 30ean, Bilbon

Jose Angel Iribar Athleticeko atezain mitikoari buruzko dokumentala aurrestreinatuko da, EITBren eskutik, asteartean, maiatzaren 30ean, Bilbon. Aurten 80 urte bete ditu munduko atezainik onenetarikoak. Haren erretratu intimo eta sentitua egitearekin batera, hezur-haragizko pertsonarengan sakonduko du Iribar, atezaina ikus-entzunezkoak. 

Euskal Herrian zein kanpoan futbolaren ikono bihurtu zen Txopo Iribar ardatz duen lana aurkezteko ekitaldia BBK Sala aretoan egingo da, 19:30ean. Bertara joateko doako sarrerak agortu egin dira. 

Dokumentalean, Iribarrekin batera, Athleticen historiara pasa diren hainbat jokalarik hartu dute parte: hala nola, Javier Clemente, Julen Guerrero, Daniel Ruiz-Bazán, Peio Agirreoa eta Andoni Zubizarreta. Halaber, agertuko dira gaur egun Athleticen atezain diren Mariasun Quiñones, Unai Simon eta Alex Padilla. Horiekin batera, bi jokalari eta entrenatzaile ohi, Manolo Delgado eta Jorge Valdano. 

Bestalde, Benito Lertxundi abeslariaren, Jon Maia bertsolariaren, eta Estatu mailan kirol kazetaritzan aitzindari izan zen Sarita Estevez bilbotarraren testigantzak bildu dituzte, baita Zarautz Kirol Elkarteko eta Arrankudiagako Escalza peñako kideenak ere. 

FMK Filmak ekoiztetxeak EITBrentzat egindako dago lana da eta Oier Plazak zuzendu du. Garazi Velasco, Pedro Mari Goikoetxea eta Igor Salutregi izan dira gidoilariak; Eider Plaza eta Garazi Velasco aritu dira ekoizpen lanetan; Kerman Goikouria izan da irudi arduraduna, eta Daniel Asua soinuarena. Muntaia Mikel Exebarriak eta Hannot Mintegiak egin dute.