Itxi

EITB TALDEA

EITB Taldea

EITB da "European Media Data Space" proiektuan parte hartuko duen Estatuko komunikazio-talde bakarra

EITB Media

Proiektuak honako helburuak ditu: datuak modu seguruan trukatu eta haien eraginkortasuna indartzea, berrikuntza suspertzea eta digitalizazio-prozesuak bizkortzea.

  • "European Media Data Space" proiektuan parte hartuko du EITB ikus-entzunezko taldeak

    "European Media Data Space" proiektuan parte hartuko du EITB ikus-entzunezko taldeak

Europako TEMS partzuergoak irabazi du komunikabideen sektoreko Datuen Europako Esparrua definitzeko proiektuaren lizitazioa. Partzuergo horretan, Europako komunikazio-sektoreko beste hedabide batzuen artean, EITBk parte hartzen du Estatuko telebista bakar gisa. Proiektuak honako helburuak ditu: datuak modu seguruan trukatu eta haien eraginkortasuna indartzea, berrikuntza suspertzea eta digitalizazio-prozesuak bizkortzea. 

EITBrekin batera, partzuergoko parte dira sektoreko beste kide esanguratsu batzuk: Telebistaren Europar Batasuna (Eurovision), France Press agentzia, Alemaniako DPA albiste-agentzia publikoa, France TV Frantziako telebista publikoa, Egunkarien eta Albiste Editoreen Munduko Elkartea (WAN-IFRA), HENNEO (Estatuko prentsa-editoreen ordezkari gisa), Innovalia I+G elkartea eta Europako hainbat ikerketa-institutu, komunikazioaren eta berrikuntzaren arloko beste ordezkari nabarmen batzuen artean. 

Proiektu honek 7,4 milioi euroko aurrekontua du, eta GAIA-X ekimenaren barruan kokatzen da. Ekimen horrekin, Europar Batasuna datu-plataformak sustatzen ari da hainbat sektoretan, hala nola osasunean, turismoan, mugikortasunean edo komunikabideetan bertan.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB Taldea