Itxi

EITB TALDEA

Hauteskundeak M28

EITBko Gardentasun atarian daude EITB Focusen azterlan, galdetegi eta mikro-datu guztiak

EITB Media

Adituen eta, oro har, herritarren eskura jarri dira inkestetan eta dagozkien tauletan bildutako datuen xehetasun guztiak, informazioa, zabalkundea, analisia edo, besterik gabe, kontsulta zehatza erabiltzeko, aldagai posible guztiekin.

  • EITB Focus

    EITB Focus

EITBk jendartearen eskura jarri ditu, lehen aldiz, EITB Focus boto-asmoari buruzko inkesten azterlanak osorik, galdetegiak eta mikro-datu guztiak, datu irekien OPEN DATA atalean, EITBren Gardentasun Atariaren barruan. Bi azterlan egin ditu EITBk maiatzaren 28ko udal, foru eta Nafarroako Parlamenturako hauteskundeei begira: lehenengoa, martxoan, hauteskundeak baino bi hilabete lehenago; bigarrena, joan den astean, bozetarako astebete faltan.

Horrela, adituen eta, oro har, herritarren eskura jarri dira inkestetan eta dagozkien tauletan bildutako datuen xehetasun guztiak, informazioa, zabalkundea, analisia edo, besterik gabe, kontsulta zehatza erabiltzeko, aldagai posible guztiekin.

Euskal Irrati Telebistak Euskadin egindako boto-asmoari buruzko inkesta publiko zabalena eman du argitara bere taldeko hedabideetan (ETB, Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria eta eitb.eus-en). Lehen alea martxoaren 26, 27 eta 28an  kaleratu zuen; bigarrena, berriz, maiatzaren 19, 20 eta 21ean.

Ale bakoitzean, orotara, 8.000 bat telefono inkesta egin dira.

Inkesta zabala denez, lehen aldiz iragarri ahal izan da zenbat batzarkide izango diren Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 barrutietako bakoitzean. Halaber, Iruñeko eta EAEko 11 barrutietako udalerri handienetako (Gasteiz, Donostia, Bilbo, Laudio, Agurain, Irun, Tolosa, Eibar, Barakaldo, Getxo eta Basauri) zinegotzi-kopuruari buruzko iragarpenak eskaini dira.