Itxi

EITB TALDEA

Audientzia

Donostiako Banderaren bigarren jardunaldia ere audientzia-buru izan zen, datu ikusgarriekin

EITB MEDIA

Emakumezkoen estropadak % 31,7ko audientzia zatia eta euskaldunen artean % 54,7ko kuota lortu zituen. 2008tik izan duen datu onena da. Gizonezkoenak, berriz, % 39,2ko audientzia zatia bereganatu zuen, eta euskaldunen artean % 57,8koa. 2002tik izan duen audientzia kuotarik altuena dugu.

  • Arraun Lagunak eta Urdaibai, 2023ko Kontxako Banderako irabazleak. Argazkia: EITB Media

    Arraun Lagunak eta Urdaibai, 2023ko Kontxako Banderako irabazleak. Argazkia: EITB Media

Donostiako Banderaren bigarren jardunaldiaren zuzeneko emanaldiak lidergoa lortu zuen igande goizean. Emakumezkoen zein gizonezkoen estropaden emanaldiak liderrak izan ziren beren ordu-tarteetan, azken 15 eta 20 urteetako daturik onenak lortuta, hurrenez hurren.

10:45ean hasi eta 14:00etan amaitu zen zuzeneko emanaldiak 184.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen ETB1en. EITBk, beste behin, ahalegin berezia egin zuen estropadaren emozio guztia bertatik bertara eta zehaztasun osoz eskaintzeko, eta emanaldiak erantzun bikaina lortu zuen ikus-entzuleen aldetik.

Hala, emakumezkoen estropadak % 31,7ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 54,7ko kuota eskuratu zituen; eta zuzeneko emanaldiak 111.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan. Kuotarik onena da 2008tik.

Gizonezkoen probari dagokienez, % 39,2ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 57,8ko kuota lortu zituen. Halaber, 146.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan. 2002tik lortutako kuotarik handiena da.

Minuturik ikusiena 12:42ean izan zen, 120.000 ikus-entzule eta % 46,3ko audientzia zatiarekin. Une horretan, ohorezko txandaren hamabigarren minutua ari zen jokatzen.

Bestalde, EITBko web eta aplikazioak batuta, 25.227 erabiltzaile bakar izan zituen estropadaren zuzeneko streamingak.

Liderra bi asteburuetan

Igande honetako arrakasta honi joan den astean lortutakoari gehitu behar zaio, Donostiako Banderaren lehen eta bigarren jardunaldietako zuzeneko emanaldiak liderrak izan baitira. Zehazki, irailaren 3an, 175.000 ikus-entzulek egin zuten bat emanaldiarekin.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena