Itxi

EITB TALDEA

Audientzia

EITBko irratiek gora egiten jarraitzen dute ia 400.000 entzulerekin, EGMren bigarren neurtaldiaren arabera

EITB MEDIA

43.000 entzule irabazi dituzte, urteko lehen neurtaldiarekin alderatuta.

  • EITB Taldeko irratiak

    EITB Taldeko irratiak

EITBren irrati taldeak (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea eta EITB Musika), oro har, 396.000 entzuleko audientzia du astelehenetik ostiralera bitartean, EAEn eta eragin esparruan, ostegun honetan, uztailak 2, ezagutzera eman den EGM Estudio General de Mediosen urteko bigarren neurketaren arabera. Igoera nabarmena izan du irrati taldeak aurreko neurketarekin alderatuta, 43.000 entzule irabazi baitituzte.

Radio Euskadik gora egin du nabarmen, 162.000 entzule baitira aste barruan irrati honekin bat egin dutenak. Urteko lehen neurtaldiarekin alderatuta 40.000 entzuletik gora irabazi ditu Radio Euskadik. Radio Vitoriari dagokionez, berriz, 17.000 entzule ditu Arabako irratiak, batez beste, EGMren arabera.

Euskadi Irratiak ia 100.000 entzuleren babesa eskuratu du, aurtengo bigarren audientzia emaitza hauen arabera. Gaztearekin, Gipuzkoako lehen irrati musikalarekin, 79.000 entzulek egiten dute bat egunero, batez beste. Lehen neurketarekin alderatuta 26.000 entzule gehiago ditu Gaztea irratiak. EITB Musikak ere gora egin du nabarmen, 40.000 entzule lortuz, apirilean kaleratutako emaitza baino 24.000 entzule gehiago.

1.019.000 ikusle eta entzule baino gehiago, EITB Taldearentzat

EITB Taldeak, irratia eta telebista batuta, 1.019.000 ikusle eta entzule lortu ditu, azken neurketa honen arabera. Telebistari dagokionez, 642.000 ikus-entzulek bat egiten dute egunero ETBrekin. Nabarmentzekoa ETB1ek eta ETB2k izandako igoera, 189.000 eta 453.000 ikus-entzulerekin, hurrenez hurren.

ESKERRIK ASKO GUZTIOI!