EITB TALDEA
Future Media Hubs
Europako komunikabideen sare garrantzitsuaren urteko bilera, ikus-entzunezko erronkei buruz, Bilbon
eitb media
Azaroaren 28an eta 29an, The New Technology Hubsek Future Media Hubseko teknologietan espezializatutako sektorea bilduko du, programa bete eta interesgarri batean.
-
Bilbon egiten ari da Europako komunikabideen sare garrantzitsuaren urteko bilera
Azaroaren 28an eta 29an, urtero egiten den Future Media Hubs bilera hartuko du EITBren Bilboko egoitzak. Belgikan kokatuta dagoen ikus-entzunezko komunikabideen Europako sarea da Future Media Hubs, Europar Batasunaren bermea eta guzti, eta erakundeko kide da EITB. Berrikuntza du erdigunean sareak, lankidetzaren eta ezagutza-trukearen bidez, eta Bilboko bileran erronka teknologikoak izango dituzte ardatz.
The New Technology Hubsek Future Media Hubseko teknologietan espezializatutako sektorea bilduko du saio eta hitzaldi programa bete eta interesgarri batean. Bertan, EITBk eta teknologian espezializatutako bere euskal kideek berrikuntza teknologikoko eta Datako aurrerapen eta proiektu garrantzitsuenak azalduko dituzte. Ildo horretan, Europako FMHko kideek eta euskal enpresa eta erakundeek aukera izango dute hainbat tailerretan hizkuntza gutxituei —hala nola euskara, flamenkoa, nederlandera, finlandiera eta abar— lotutako AAren erronkak mahaigaineratzeko.
Jardunaldiotan, Igor Jainaga EITBren Esplotazio eta Teknologia zuzendariak, Kepa Saenz de la Cuesta (GP93), Maria Teresa Linaza (Vicomtech) eta Jorge Garcia Valvuena (Tecnalia) partnerrekin batera, edukien ekoizpen eta hedapenaren inguruko hainbat proiekturen inplementazioari helduko diote, euskal kirol edukien —arraunlaritza eta pilota, esaterako— ekoizpenari arreta bereziaz begiratuta.
Jon Telletxea EITBren Data, AA eta Berrikuntza zuzendariak EITB eta gainerako erakundeak ikus-entzunezko edukien kontsumo digitalera nola egokitzen ari den azalduko du, Datua (Diego Gutierrez) Tems/Innovalia (Oscar Lazaro) eta Baic (Iñaki Suarez) enpresen ordezkariekin batera.
Future Media Hubs
Future Media Hubs komunikabideen erakundeen nazioarteko sare bat da, berrikuntzaren alde diharduena, lankidetzaren eta ezagutza-trukearen bidez. Helburu nagusia da komunikabideen industriaren eta bertako ekosistemen garapena bizkortzea, komunikabide publiko eta komertzialen erakundeen arteko elkarketak erraztuz.
Gainera, enpresa berriei eta ekintzaileei negozioak zabaltzen laguntzea, azken joera digitalen berri izatea, ezagutza teknologikoen hazkundea garatzea eta albiste faltsuen aurka elkarrekin borrokatzea ditu helburu. FMHk berak EITB Bilboko topaketari buruz egin duen adierazpena, hemen.