Itxi

EITB TALDEA

Aliantza

EITBk bat egin du PWN Bilbaorekin, lanbide-eremuan genero-berdintasuna sustatzeko 'partner' gisa

EITB

Hitzarmenak EITBk aniztasunarekin eta inklusioarekin duen konpromisoa indartzen du, eta baita PWN Bilbaoren ekimenetan aktiboki parte hartzea ere. Hartara, lankidetza honek guztiontzako ingurune profesional bidezkoagoa sortzen lagunduko du.

  • EITB-PWN Bilbao lankidetza hitzarmena

    EITB-PWN Bilbao lankidetza hitzarmena

EITBk lankidetza-hitzarmen bat sinatu du PWN Bilbaorekin, eremu profesionalean genero-lidergo orekatua eta berdintasuna sustatzeko konpromisoa duen elkartearekin. Akordio horri esker, EITBk aktiboki parte hartu ahal izango du PWN Bilbaok urtean zehar garatzen dituen jardueretan. Jarduera horiek ibilbide profesionalean dauden emakumeen prestakuntzan eta mentoretzan, networkingean eta enpresetan aldaketa kulturaleko prozesuak garatzean oinarritzen dira, eta horiek beharrezkoak dira genero-arrakalak murrizteko. Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusiak eta Ana Andueza PWN Bilbaoko presidenteak sinatu dute hitzarmena.

Ana Andueza eta Andoni Aldekoa

Ana Andueza eta Andoni Aldekoa

PWN Bilbao, PWN Globalaren parte, mundu osoko 24 hiri baino gehiagotan emakumeen karrera profesionalean aurrera egitearen eta enpresetan genero-berdintasunaren alde lan egiten duen nazioarteko mugimendua da.

PWN Bilbaok bere bazkideei eskaintzen dizkien jardueren artean daude taldeko mentoring programak, tailerrak eta workshopak, networking ekitaldiak, gosari tematikoak eta berdintasunerako enpresa jardunbide egokien liburutegia. Gainera, elkarteak WIN (Women In Industry) eta LEAD (Lidergo Orekatua) bezalako ekitaldiak antolatzen ditu urtero.

EITB sartzearekin batera, PWN Bilbaok genero-berdintasunarekin eta lidergo orekatuagoa lortzearekin konprometitutako 24 enpresa partner batu ditu.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB Taldea