Itxi

EITB TALDEA

Audientzia

ETB2 eguneko katerik ikusiena izan zen astelehenean Euskadin

EITB

Gainera, gaueko "Teleberri" asteleheneko saiorik ikusiena izan zen eta ia 200.000 ikus-entzulek egin zuten bat albistegiarekin. "Teleberri 2" ere lider izan genuen, % 24,2ko datu ikusgarriarekin; eta bere ordu tarteetan nagusi izan ziren "Esto no es normal" eta "El Conquistador del Caribe".

  • Teleberri

    Teleberri

Audientzia-arrakasta berria lortu zuen atzo ETB2k: eguneko katerik ikusiena izan zen Euskadin, % 11,3ko kuotarekin, eta albistegi zerbitzuak eta entretenimendua audientzia-buru izan ziren beren ordu tarteetan.

Hala, "Teleberri 2" izan zen eguneko saiorik ikusiena, eta ia 200.000 ikus-entzulek egin zuten bat gaueko albistegiarekin. "Teleberri 1" ere lider izan genuen, datu ikusgarriarekin gainera: % 24,2ko kuota eta 177.000 ikus-entzuleko audientzia metatua Euskadin eta eragin eremuan.

Astelehen gaua "El Conquistador" gaua izan zen beste behin, eta realityak lidergoa berretsi zuen: % 17,4ko kuota. Bereziki arrakastatsua izan zen gazteen artean.

Atzokoan emaitza bikainak lortu zituen "Esto no es normal" saioak ere: % 10etik gorako audientzia-zatia eskuratu zuen, eta 100.000 ikus-entzulek egin zuten bat saioarekin. Nerea Alisek eta Egoitz Txurrukak aurkeztuta, 1.000 saio egin berri ditu programak.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista